inprimatu
Jaungoiko zale
Izenburua:
Jaungoiko zale
Sinadura:
Pedro M. Aldana
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldana, Pedro Mari

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1980
Orrialdea:
111-114

Jaungoiko zale

 

Aldana

 

 Bertso kantari natorkizu gaur

 gauza bat azaldu guraz,

 zelan munduan ibilten garan

 beti kezkaz ta arduraz.

 Alde batetik bildur aundia

 bestetik beti lilluraz

 mundu ontako gauza ederrak

 eiten dauskuen zarraraz.

 

 Gizon guztiak orain artean

 azur-aragizko gera,

 Jainko zaleak alde batetik

 ta txarrerako jokera.

 Bien artean sarri askotan

 ikus eziñeko zera:

 ona itxi nai ez ta txarra gura

 emen gaur nire galdera.

 

 Jainko altsuak zer nai izan eban

 gu olakoak eitean,

 gorputz arimaz gizon bikaña

 bere itxuraz sortzean?

 Itaun oneri erantzuna nik

 aurki dautsat sentitzean

 ene barruko bizi-egarri

 ta iñoiz ase eziñean.

 

 Gizaki orok bere barruan

 ona ta txarra daroaz

 ta igarri barik astiro-astiro

 beste mundurantza goaz.

 Zer balio dau ona eiteak,

 eiten ezpada gogoaz?

 Ona eitean gorrotoz bada

 Jainko ta lagun urkoaz?

 

 Jaungoiko Jaunak esana dago:

 maite nagizu benetan.

 Ni beti lenen, danen aurretik

 mundu ontako gauzetan.

 Eta urrengo lagun urkoa

 zeu maite zaren antzetan;

 lege bi onek bete ta gero

 sartuko zara goietan.

 

 Orretarako ein ginduzanak

 emon euskun adimena,

 txarra ta ona banakatu

 ta aukeratzeko almena.

 Ikusi daigun geure sentzunez

 zein dogun bide lenen-lenena,

 mundu ontatik igarotzeko

 zein bide egokiena.

 

 Txarto egitean eztogu ulertzen

 geure biotz barrenean,

 olako zer bait, esan ezin dan,

 kilikiliren antzean?

 Ez al da ori geure txarraren

 oiartzunaren moduan?

 Salatzen gaitun kanpai otsa lez

 txarto ein dogun orduan?

 

 Zeren bildurra izan bear da

 Jaungoikorik ezpadago?

 Era orretan mintzatzen dira

 gizonak oin ta lenago.

 Ori esanda pentsatzen dabe

 dirala txit gizonago,

 baña guzurra, eriotzean

 ikusten da garbiago.

 

 Zeren bildurra? Eriotzena?

 Eriotzena zergaitik?

 Muga baltz ori pasa ta gero

 ezpadau ezer atzetik?

 Baña bildurra, bildur aundia.

 Bildur eriotzagaitik?

 Eriotz baltzak eztau bildurtzen,

 bildur Jaungoikoagaitik.

 

 Alde batetik Jaungoiko Jauna

 besterik geure obena;

 zeru ta lurren Jaubea Jainko

 gu izaki kozkorrena.

 Zergaitik bildur? Jainkoa bada

 maitasunezko atsedena, g

 ure bizitza ta egite danen

 asiera ta azkena?

 

 Gure bizitza oben ta gatxez

 bete beterik daukagu,

 lur onen zati txiki-txiki bat

 baño ezkarelako gu.

 Ezeren utsak, lokarri aundiz,

 lurrez josita gaitugu?

 Ez daigun bildur, maitatu daigun

 Jauna itxaropen dogu.

 

 Arrisku aundiz inguratuta

 seiña aurkitzen danean,

 gora begira, amaren billa

 bere begiak batean

 amari deia egiten dautso

 estutasun illunean.

 Guk ere bardin egin dagigun

 Jainkoeren izenean.

 

 Gizona zenbat ta apalago

 ainbeste aundiagotzen,

 esker oneko damutasunak

 zerura dira igotzen,

 Jaungoikoaren biotz maitekor

 zuzen-zuzen dabe jotzen,

 gure obenez itxita dagon

 parka iturri zabaltzen.

 

 Aituko zendun esan dodanez

 Jaungoiko zale nazela

 buru argiko gizon guztiak

 izango diran bezela.

 Ta ori olan izango ezpalitz,

 zelan izan lei bestela?

 Gauza onek olan eztakizanak

 zertarako dau txapela?

 

 


inprimatu