inprimatu
Neguari
Izenburua:
Neguari
Sinadura:
Jesus Lete
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lete, Jesus

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1980
Orrialdea:
104-105

Neguari

 

Ibai-ertz

 

 Mendi gallurrak elur zuriz

 ta izotza or erreketan.

 Udazkeneko orbel igarrak

 usteldu dira denetan.

 Amonak otzez, aitonak berdin,

 aurtxoak otzikaretan,

 beste gauzarik ez det nabaitzen

 urteko aro onetan.

 

 Zugaitz guztiak soildu zaizkigu

 eta loreak zimeldu,

 txoriak ere, kantuz zirenak,

 ia erabat ixildu.

 Txantxangorriak alaitasunik

 oraindik ez digu galdu,

 o txori maite, ire abestiz,

 ik zoriona zabaldu.

 

 Egunak labur, gauak luzeak,

 eta eguzkia zuri,

 iru gauz auek batere pozik

 ez digute sortzen guri.

 Abere, zugaitz eta gizonak

 iņor ez gerade guri, a

 zken arnasak gugan dirala

 orain alaxe dirudi.

 

 Gure indarrak ez ditugu, ez,

 guztizko ikusgarriak,

 ementxe gaude, bizi geranak,

 kokildurikan jarriak.

 Odolak oso eztu zaizkigu,

 espelez oin, belarriak...

 Sasoi eder bat ekar deigula

 datorren UDABERRIAK!

 

 


inprimatu