inprimatu
Zertan nago emen?
Izenburua:
Zertan nago emen?
Sinadura:
X.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
X.

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1980
Orrialdea:
95-98

Zertan nago emen?

 

X.

 

 Nora soez ain bixkor, neskatxa?

         — Udaberria

         biotz gaiñean,

 nola ez alai urten plazara?

 

 Nun al daukat gogoa benetan?

         — Euskalerrian,

         barne-muinetan.

 An gogo-zustraiak odoletan.

 

 Au da zelai luze, lora-zale,

         bakeemoille,

         bai bizi-gose

 bere libertade artu arte.

 

 Esnatu, yagi ta erakutzi

         zure egarria,

         barne gorria;

 maitasun-gose ikusten utzi.

 

 Nun nago ni, nun ene biotza?

         Emen zelaiak

         bai ugariak,

 zu barik, Euskadi, eriotza.

 

 Emengo lorak negarrez dagoz;

         baña orkoak

         goxo diñoste:

 gure poza osoa da: atos.

 

 Zertan nago egarri, urruti?

         Ux-egin, uso;

         ez entzun: «Uxo! »,

 zure egastegi an dago, urrundi.

 

 Kaiola muñurik ez dot gura,

         ez urrezkorik;

         nai dot bakarrik

 ene gogo-mintzak ango ura.

 

 Berdea da bai itxaropena,

         aixe-eztia lez,

         txoriak pozez,

 Euskadi da larrerik onena.

 

 Miñ daukat ene Eusko-fedean,

         ura garratza,

         erreka latza;

 nork bistu Euskadi gaur egunean?

 

 Maite dot basoko txoriak,

         baserri-usaña,

         maiteago baña

 fabriketan dabiltzan gizonak.

 

 Sikinduta dago ene fedea.

         Neskatxa, yagi,

         joan pozgarri,

 zabaldu fabriketan aixea.

 

 Gaurko gizon madarikatuak,

         aixe kutunaz

         izango dira

 biar maitale bedeinkatuak.

 

 Burdiñetan iayo da Euskera,

         ospatu, lora,

         gaurko jayotza;

 burdiñetan iayo da Euskera.

 

 Gaurko izar kiskillak illunetan,

         etzi gorriak,

         ene zustraiak,

 Burdiñetan iayo da Euskera.

 

 Euskera bizi da negarrez,

         burdiñ tartean,

         lora tartean,

 Euskera iayo da zorionez.

 

 Arriak zarataka daukaguz,

         arri emeak,

         bizi-goseak,

 arnasa emoten, Euskera sortuz.

 

 Illunpean daukagu Euskera

         eta ixillean;

         baña emea

 da gaua, bizitza emonzaillea.

 

 Gau izkutu ta argi emoille,

         arnas. beroa,

         illunpez goxoa,

 goratu, Euskeraren sortzaille.

 

 Keskaz urre billa ibillirik

         aurkitu neban

         itxaropena:

 ene ama, Euskera, bizirik.

 

 Azaldu zaitez, ama Euskera!,

         zure musua

         bigun-goxua,

 berezkoa, nator ikustera.

 

 Billoizirik erabiltzen zaitue

         illun otzetan.

         Ez egin negar,

 ene biotz duzu su-bazterra.

 

 Ene begi odol-gorrituak

         dauke aurrean

         arg i-urrea

 goizeko egarriz minduta.

 

 Jainkoaren malkuak egiña

         ene Euskeraren

         kutuntasuna,

 zu maitatzeko egin dut ziña.

 

 Ez iparraren keskarik euki;

         arbolak zutik,

         amets beterik:

 Euskeraren abiak ikusi.

 

 Euskeraren seaska andiak:

         dira Bilboa

         eta Bayona.

 Sortu, Ama, gaur zure umeak.

 

 Gazteizko gaztearen gosea

         da osasuna,

         ta zu Iruña,

 nork ez dau entzun zure irrintzak?

 

 Donosti deardaka daukagu,

         amaren Deia,

         kutun egiña:

 Ildakoak biztu dira: Agur!

 

 Larramendi eta Lauaxeta,

         bai ta Agirre,

         Iparragirre:

 umeak maite dabe Euskera.

 

 Etxahun, Orixe, Argiñarats,

         «Gero» Axular

         ta Gasteluzar:

 Seme oneik maite dabe ama.

 

 Aresti, Lizardi, Gardaberaz

         ta Detxepare:

         maitatzen dabe

 ene ama emea, Euskera!

 

 


inprimatu