inprimatu
Gernika
Izenburua:
Gernika
Sinadura:
Armando Rojo Leon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Rojo Leon, Armando

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1980
Orrialdea:
70-72

Gernika

                           (Homenaje a Picasso (1978)

 

Armando Rojo León

euskaratzailea: Muniategi-tar Sabin

 

 Nire gain, ortzitik

 bat batean oldartuz lauburu odol-gorrituzko

 beren lau moko kakotuzko

 arrano basatiakin,

 egaz dagi Kondor Taldeak

 erasotuz niri,

 metrallatuz niri,

 bonbakatuz niri,

 sarraskiturik niri,

 uri santua, ni

 Euzkadi'ko urja, uri deuna,

 Gernika, nun dirdaitzen dan

 argi bizidun zugaitza,

 zuzentzadun zugaitza,

 euzko azkatasunaren eta legeen zugaitza.

 

 Ah, ikusi kaleetan

 odol ixuria, odol ixuria,

 eta, sugarrak, sugarrak, sugarrak,

 ameslari erotasunez

 igotzen ortzirantza,

 eta kiskalitako zabor eta ondamendi artean

 illotzak, illotzak, illotzak

 eta ama errukiorrak

 negar-talde batean, beltzez iantzirik eta zoritxarrez

 seme illen gaiñean, aiumaka, aiumaka, aiumaka,

 mindura betean, etsipenduak.

 

 Ai, au, au egin zuten

 inpernuko egazti aragi ialeek;

 ai, au, au egin zuten

 arduratan artu gabe

 argituriko itxaso osoak bezala

 barre egiten zuten umeak,

 eta orain ikus etendako barreakin

 apar ixillaren tankeran.

 Ai, au, au, egin zuten

 ezeren ardura gabe.

 

 Ai, au, au egin zuten

 arduratan artu gabe

 mutiko gizurenak

 eta neskatoak,

 arein bizi oparotsua

 maitemindurik taupadaka,

 ausartasunezko sugarrez

 osotoro emanak burrukan

 piztitzar zikiñaren aurka, gaizkatzeko,

 meatxaturiko munduaren argitasuna.

 Eta, orain ikus, ikus eroriak autsean

 eta beren sugarra itzalia.

 Ai, au, au egin zuten

 ezeren ardura gabe.

 

 Ai, au, egin zuten

 arduratan artu gabe

 gizonen bekoki izar-pillodunen bizitzea

 izerditan egun bakoitzean,

 erle zintzoen dirdiramen antzeko izerdia,

 gauaren antzeko izerdia dakusgunean izarrez betea,

 eta orain ikus, ikus eratsiak

 odol geldituaz.

 Ai, au, au egin zuten

 ezeren ardura gabe.

 

 Ai, au, au egin zuten

 gogotan artu gabe

 emakumeak, bizitzako

 iturriak,

 ur bizia darioka

 oraintxe bertan,

 eta, ikus, ikus ezazute bat batean ixuriak,

 an lurrean, autsiak,

 uztuak, ixilduak.

 Ai, au, au egin zuten

 ezeren ardura gabe.

 

 Ai, au, au egin zuten

 gogotan artu gabe

 agureak, geldiro argitzen zituanak

 argi zuri-zuriz denporeak, egunik egun,

 adatsetan eroriz, naretsu.

 Bakean, bakean bizi izan zituzten euren illunnabar egunak

 euren edurturiko,

 arbendol lorezko adatspetan, desorritzen ziralarik

 azkenengo agurretan biziari,

 beren gaztaroko goiztar egunak oroitzen zituzten

 gauaren ertzean.

 Eta, orain ikus, ikus suntsiturik autsean

 beingo batean odoleztutako elurra bezala.

 Ai, au, au egin zuten

 ezeren ardura gabe.

 

 Giza-biziaren zera

 gogotan artu gabe

 egaz eta egaz

 egaz zegiten inpernuko egazti aragi ialeak,

 egaz eta egaz

 ikaragarrizko danbada-otsean,

 egaz eta egaz

 bein eta berriz, ioan eta etorriz

 uinkada zabaletan

 etengabeko izumenez

 apurtzeko gogoa,

 Euzkadi'ren naimena

 eta, desegin, euzkotar azkatasunak eta Legeak.

 

 Zenbat il ziran, zenbat il ziran aldeztutzen

 eta, meatxaturiko argi dana aidezturik?

 Ah, ezin ditut zenbatu, ene ildako gurenok,

 ildako maiteok, nire erraietan zaudeten illok.

 

 Orain naiz sugarturiko azkatasuna

 ke eta sugar artean au dagin iasanpena,

 sugartasun iasantsuz iantziriko azkatasuna,

 ondamendiaren gaiñetik zutitzen dana!

 

 


inprimatu