inprimatu
Miraripean
Izenburua:
Miraripean
Sinadura:
Sabin Muniategi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Muniategi, Sabin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1980
Orrialdea:
69-70

Miraripean

 

Muniategi'tar Sabin

 

                                                         Abrisketa'tar Patxi'ri

 

 Gogozko bideratzez

 or, begiak dituanak,

 ta, begiratzen ia kin...

 bereak ditu egalak,

 barrenki, biotzarekin

 argiro itzegiņez.

 

 Izadiaren lorratzez,

 egun bakoitza bere

 ordu eta, egoeran;

 zeru ta lurrak ere

 betiko etorreran,

 ixilbide sakonez.

 

 Ezkutuaren ezkutu!

 O, zenbatzu ameskada,

 itzal-argi maitetsu!

 Ta, zenbatzu goikada

 aizepean ederka,

 izangurazko elez!

 

 Bizia da bizi-min,

 bizia lur ta urez,

 bizia goi ta, makur,

 bizia bai, egamin,

 inguma ta txoriakin

 bidebera, xurrumur.

 

 Itxasoz, zelai-artez,

 odeiaren, laņoaren,

 mendietako gallurrez...

 intzaren, lorearen, ta,

 millaka biziren

 agerpen ta izatez.

 

 O, bai, agertze onen

 miraritza betean,

 inguruak neuganduz...

 egoa naiz, betiren

 zabalpe zabalean

 gogoa betiratuz!

 

 


inprimatu