inprimatu
Tamalgarria
Izenburua:
Tamalgarria
Sinadura:
Balendin Aurre-Apraiz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aurre-Apraiz, Balendin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1980
Orrialdea:
53-54

Tamalgarria

 

Aurre Apraiz

 

 Giza-uoldea dator

 baso-bideak behera,

 saguak lakiora lez,

 kale-bizitzaz lillura.

 

 Ibillerea astun eta

 begiak urduri doaz,

 zaarrak gogo motelakaz,

 gazteak ames beroaz.

 

 Atxurra itxikeran izen

 ta askatasuna be galdu:

 Basa-txoria kaiolan

 Goibeitasunak ilten du.

 

 Bai. Basoan otak dira!

 Baiņa, ez dakizu otak

 baiņo eun bidar latzago

 dirana izerdi-lapurrak!

 

 Zuen izate ta amesak

 olaen otsak itoko.

 Maitasun bako gizarteen

 barru-bakea galduko.

 

 Gaixoak! barrikeria

 gaikoiak, apurka-apurka,

 erruki barik zakatzak

 aterako, ba, igartzeka.

 

 ...Eta, basoak illetaz

 jazten diran bitartean,

 berein baserritar doaz

 guzur-amesen bidean.

 

 


inprimatu