inprimatu
Galtzairuzko iduri baten aurrean
Izenburua:
Galtzairuzko iduri baten aurrean
Sinadura:
Santi Onaindia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Onaindia, Santiago

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1980
Orrialdea:
34-35

Galtzairuzko iduri baten aurrean

 

Aita Onaindia

 

 Iduriak ez du eguzki izpirik,

 beltz dager, erdi beltzik erdi-muiña.

 Artistak emen bai ezkutuz du joka,

 margoaren antza egin nairik duiña.

 

 Lauki luzatuan bi langa dijoaz

 ametsaren griña bezin borobillak;

 azken-muturretan, ezpaita dizditzen,

 ez bait da agertzen ezeren euskairik.

 

 Bi langak lotuaz bi lokarri moltzo,

 goi ta beeak alkar txit trunbillaturik,

 ezkutuzko gogo batentzat mamia,

 gorputz bat lokarriz gotortu gurarik.

 

 * * *

 

 Atoz, gizon, atoz! Ikus iduria!

 An eman diozu! Or zaude zu dirdai!

 Jainkotiar zera, goi-txingar bizia,

 eta gizatiar, batean bi izakai.

 

 Lokarri estuaz zaudete arnasa,

 ez zerate nor bi, bi batean baizik.

 Burnia ainbat gori, iñoiz gogaitzeke,

 bear duzue igi, elkar atxikirik.

 

 Bego ori loraz. Nor bat zera, gizon!

 Gizarte bat zera, eta kosmos txiki.

 Agan biribildu korapil naasia,

 arne-naigabeko sekulan izaki.

 

 Bizia , kemena goitikan dituzu.

 Ospa zazu alai biziaren jabe.

 Ez esan: «Gizona bai, Jaungoikorik ez».

 Ez, etzera Jainko, goiko indarrik gabe.

 

 Origaitik dira bi langa elkartu,

 bat-bera bai litzan, elkarri arnaska.

 Lur-miñak utzirik, jo gora, izaki! B

 izi-ardatz duzu Goikoa irrika.

 

 


inprimatu