inprimatu
Ur tanta bat
Izenburua:
Ur tanta bat
Sinadura:
Pedro Anasagasti
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Anasagasti, Pedro

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1980
Orrialdea:
32-33

Ur tanta bat

 

Aita Anasagasti

 

 Ur tantatxo bat,

 dardaka,

 artu nuen nik

 esku-kabian.

 

 Kristala legez

 garbia;

 ain gorputzaren

 beste aldean

 ikusi arpegi

 neria.

 

 Ze txikia zan!

 Baiņa etzan utsa

 benetan:

 millaka abere,

 bizi-biziak

 mogitzen ziran

 barruan...

 

 Nundik zebillen

 aren amatxo?

 Nun zegon ola,

 amodioren

 gelatxo?

 Nun gorde zuten

 eurak jaioko

 kabitxo?

 nun esnerako

 tititxo?

 

 Gora ta bera,

 mundu txikiak

 osasun.

 Nun alkatea

 erri guztiren

 krisallu?

 

 Ur tantatxo bat

 artu nuen nik

 eskuan.

 Jaungoiko osoa

 ain kutxa txikin

 berritu.

 

 


inprimatu