Presunerrak
Mañex Erdozaincy-Etchart
Norbait
Hauteman zuen
Hurbil iragaiten
«Kadiña hauk
Hauts-zkidak
Otoi! »
Norbait
Hauteman zuen
Laster iragaiten
...eta joaiten!
Norbait
Hauteman zuen
Ahapetik mintzo
«Hi to...
Ate hau
Ideki-zadak
Nolazpeit!»
Norbait
Hauteman zuen
Ahapetik mintzo
...eta ixiltzen!
Norba i t
Hauteman zuen
Haztamuka igaiten
«Hi to...
Nor bahaiz ere
Zirritu hau
Jauzaraz-ezadak
Otoi!»
Norbait
Hauteman zuen
Haztamuka igaiten
...eta jausten!
* * *
Geroxago
Beste norbait oraino
Hor gaindi
Gertatu zen
EZ ZUEN
FRITSIK
ENTZUN
EDO
HAUTEMAN.
|