inprimatu
Badakigu
Izenburua:
Badakigu
Sinadura:
Leon Felipe
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Sabin Muniategi)
Egilea(k):
Muniategi, Sabin
Felipe, León

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1969 III-IV Gazta¤adi
Orrialdea:
50-51

Ba'dakigu...

 

Leon Felipe

euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin

 

 Ba'dakigu bai eztagola lurrik

 ez eskeñitako izarrik.

 Ba'dakigu bai, Iauna, ba'dakigu

 ta, Zukin lanean iarraitzen degu.

 

 Ba'dakigu milla bider ta milla bider

 gure gurdia berriz geldituko degula

 ta, milla bider ta milla bider

 berriz ere lurrean iasoko degula

 gure triki-mallu zar au.

 Ba'dakigu origatik ez degula izango

 ez otamen ez soldatarik.

 Ba'dakigu Iauna ba'dakigu

 ta, Zukin lanean iarraitzen degu.

 

 Baita ba'dakigu

 milla ta milla bider ta oraindik milla bider geiago

 maratilla gain orretan

 gorespenik

 ta, txalorik gabe

 egin bearko degula betiko olgeta-benetako

 komedi zar ori.

 Ba'dakigu Iauna, ba'dakigu

 ta, Zukin lanean iarraitzen degu.

 

 


inprimatu