inprimatu
Nai det... ametsa
Izenburua:
Nai det... ametsa
Sinadura:
Leon Felipe
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Sabin Muniategi)
Egilea(k):
Muniategi, Sabin
Felipe, León

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1969 III-IV Gazta¤adi
Orrialdea:
49-50

Nai det... Ametsa

 

Leon Felipe

euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin

 

 Ez niri geiago ipuinik esan,

 oso urrundikan nator bai

 ta, ipuin guztiak dakizkit.

 Ez niri geiago ipuinik edestu.

 Edestu nazazute

 bein ta berriz amets au.

 Puskatu zazute

 puskatu bai nire ispilluak,

 desegin nire urmelak,

 lakirioak,

 erastunak,

 esiak,

 sareak,

 maratillak

 ta beste olako antzeko bide guztiak.

 Ba ez det nai,

 ez det nai,

 ez det nai,

 ez det nai ipuinakin kulunkatua izaterik;

 ez det nai,

 ez det nai,

 ez det nai,

 ez det nai ipuinakin nire ao ta begiak estaltzerik;

 ez det nai,

 ez det nai,

 ez det nai,

 ez det nai, ipuinakin lurperatua izan nadin; ez det nai,

 ez det nai,

 ez det nai,

 ez det nai, Aldian iltzatua ikusi nadin;

 ez det nai uretan, ikusterik,

 ez det nai lurrean ere orrela izan,

 ez det nai ari likits bat bezela matazari lotua egon.

 

 Aizean ikusi gura naiz,

 aizean ikusi gura naiz,

 aizean ikusi gura naiz,

 aizean ikusi gura naiz.

 

 Nai det... Nai!... Ametsa... Amets!

 Amets dagin zomorrua naiz... ta amets dagit...

 Egunen batean ikusiko naizala egazean aizean!

 

 


inprimatu