inprimatu
Ta, or...
Izenburua:
Ta, or...
Sinadura:
Sabin Muniategi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Muniategi, Sabin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1969 III-IV Gazta¤adi
Orrialdea:
44

Ta, or...

 

Muniategi'tar Sabin

 

 Ta, or...

 geroari buruz,

 odei ta laņo tarteko

 illunperik illunpe,

 neure billa nabil

 egun bakoitzeko

 eguzki ta aizez;

 neure billa

 bai, or...

 orain ta lenaren,

 geroko geroaren gerotan,

 nun ta, zer ta, nola

 gero nola, zer

 izango ote naizen!

 ...Ta, egun bidezko

 ioatearen ioatez...

 gaur ni,

 ni bezela

 urduri,

 zuek ibilliko zerate bai,

 zuek ibilliko zerate

 gero,

 zuen billa,

 zuek ibilliko zerate,

 nire lorratz ondoren

 orain ta lengo,

 gaur ta betiko

 itaunkera berdiņez...

 ia, an...

 geroaren geroko gerotan

 nun ta zer ta nola

 zuek ere,

 izango ote zeraten!

 

 


inprimatu