inprimatu
Basa-illerri baten idatzitako illetea
Izenburua:
Basa-illerri baten idatzitako illetea
Sinadura:
Thomas Gray
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Jon Beiztegi)
Egilea(k):
Beiztegi, Jon
Gray, Thomas

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1969 III-IV Gazta¤adi
Orrialdea:
33-37

Basa-illerri baten idatzitako illetea

 

Thomas Gray

                                                                   (1716-1771)

euskaratzailea: Beiztegi'tar Jon

 

 Gau-ezkillak dakarre arratsan illotsa,

 Astiro maldan zear datoz artaldeak,

 Goldariak neketsu etseruntz urratsa

 Illunari ta neri utziz lurraldeak.

 

 Mendi ertza suntsi yat dirdir zan ortzetik,

 Kakalardoa ezik, iraul egalea,

 Edo arran lotia goiko esparrutik,

 Patxadan zugaitzetan lo dago aizea.

 

 Edo-ta ontz lotiak ezik illargira

 Untz-dorretik urubiz auziak azaltzen,

 Orma zulotik urbil etsaiak ba'lira

 Ta antxiņako jabetza ete dauan galtzen.

 

 Zumar latz orrein pean, agiņen itzala,

 Zelai lorrintsu onek gaiņez lur-moltsoak,

 Bere leotz estuan bakoitza datzala,

 Betiko lotan dagoz erri-arbasoak.

 

 Goiz arnas lurrintsuen aizekirri deiak,

 Ernaren tiukadak lastozko abitik,

 Oillar kukurrukuak ta adar durundiak,

 Ezingo dauez jagi oe mingarritik.

 

 Ez da eurontzat barriz gartzen sutegia

 Ez andra gizagiņik begira etsean

 Ez aurtxorik zizatzen ongi-etorria

 Edo belaun gaiņetik laztanen eskean.

 

 Sarri etzin zan uzta orrein itai pean

 Ta ildo-gintzan ebagi sokil setatia;

 Zein betargi joyazan idien aurrean!

 Zelan gurtu basoak urrats zangartia!

 

 Ez bei Largura miņak lan onik nausatu,

 Ez jolas tolesgarik, ez adur illunik;

 Ez Aundikeri'k irri maltzurrez aitatu

 Beartsuen edesti labur ta bakunik.

 

 Ikurdi arrandiak, Aala'ren ospea,

 Edertasun'aren ta dirutzen emoitzak,

 Begira dagoz, bardin, oren aldegea: —

 Zidorrak illobiruntz daroaz giza-aintzak.

 

 Ez zuk, Arroputz, etsi lugiņok erruan

 Oroi'ak ez ba'dautsez illobiak jantzi;

 Eleiz-barne luzeko arri-pikotuan

 Ezkil-otsak dakarre aundien gorantzi.

 

 Edesdun atabakak ta irudi zurbillak

 Erakar ete daikee arras igeskorra?

 Omen otsak al-ete ziri auts isillak,

 Edo Loisiņ'ak ondu Eriotz'an gorra?

 

 Lur apur lantzar ontan ez ete-dauz loak

 Iņoiz donoki senez sutan zan biotza,

 Aginterri lemaitzan eikeen besoak

 Edo liluran jartzen maniura otsa?

 

 Aldiaren bilkiņez jori dan orria

 Begi orreintzat nai ez Jakintza'k zabaldu;

 Eza'k isiltzen eutsen asarre garbia

 Ta Gogo'ko joeren asmaketa galdu.

 

 Zenbat ta zenbat bitxi dirdir, aratz, jabal,

 Itsas leiza zingogaitz illunak daroan!

 Beredin lili jayo ezkutuan zabal

 Euren atsaiņa alperrik aizetzen sasoan!

 

 Bular-ausarta larre-Hampden txiki bat lez

 Jaunskil lur-goseari al-eutsona jargi,

 Milton mintzulen batzuk ementxe datzakez

 Ta Cromwell'en bat erri odoletik garbi.

 

 Batzarreko goraltzak benaz zuzentzea,

 Mi i ta ondapen gaitza kentzeko kemena,

 Askoagaz ontzeko anai erkidea

 Ta irakurtzea auzoak euskorron omenak

 

 Aukera'k geben eutsen: ez lotu bakarrik

 Ekandu azkorrak, utsak bardin ertsi;

 Geben sakailtza bidez jabetza lortzerik,

 Eta errukiari ate danak itxi;

 

 Baita egi-jakiņen akarra isiltzea,

 Lotsa gorri aldiak zaintzea lotsatuz,

 Edo Ospe ta Arrokeri'n txadona apaintzea

 Musargi'ren garretan kedatsa sutatuz.

 

 Gizabar liskar zakar zorakoitik urrin

 Orrein gura neurtsuak ez ziran sayesten;

 Bizitza-ibar ozkirri estutuan arin

 Euren bideko era bakuna jarraitzen.

 

 Azur oneik ez beizan gaizkizan iraiņak

 Oroit-arri mengelok eutsezen ezarri,

 Olerki bakunak zein irudi ezaiņak

 Eske dozuz, bidari, otoi bat Jauna'ri.

 

 Izenak eta urteak, Musargi ikasgeak,

 Ospe ta illeta ordez itzkitu eutsezen

 Idazkune goitarrak daukaz billaldeak

 Lugin zillediņentzat iltzea oroitzen.

 

 Norentzat? —ezeztapen isillen gudakin—

 Izaki laket ori beti zan gertutik,

 Ta aldi samurrenean eguna unten jakin,

 Ta atzeruntz egotzi ez irrits epetsurik?

 

 Bular bigun baten zain zanaren ustea,

 Malko samur egarri lo diran begiak;

 Illobitik deika da oiuz Izatea,

 Ta autspean gaur be bizi orrein suaziak.

 

 Iretzat, il arrunton oler-gomutari,

 Lerro oneitan aizena edes soillak jartzen;

 Ausaz iņor, jarraitzen Gogarte zurtzari,

 Ire adurra zein zan ba'letok aztertzen—,

 

 Buru-zuriren batek pozik lesaketsak,

 Ikusten gendun sarri egunabarrean

 Oin-lazterka errazten intzen astaretzak,

 Eguzki barri billa gaiņeko larrean;

 

 Arako pago abail itzalpe orpoan,

 Sustar zar giartsuak kiribil zutiņik,

 Soin lazoa etzinda lo bazkal-ondoan,

 Edo an doan latsa sorozten albotik;

 

 Arako baso zear, besape-edo barrez,

 Ozen oguzten bere auta ezigaitzak;

 Goibel urrengo, larri-zurbil, etsita lez,

 Zein kezkaz zoro, edo minkor maite-ezetzak.

 

 Goiz baten ez zan ager oi euan muiņoan,

 Ez zugaitz kutunean, ezta kiņarditik,

 Ez biaramonean latsaren ondoan,

 Ezta basoa zear, ez zelai gaiņetik;

 

 Etzidazu ekarren lorreta ituneko

 Oi diran illetagaz txadonetik ona—,

 Atoz (zuk al dozu-ta) elorri osteko

 Ili-arrian irakur landuta dagona.

 

 Emen, zana, gazte bat, lur-altzoan datza,

 Ogazun ta Omenak ez euen ezagun;

 Ezta Jakintza'k Begi dalako jayotza

 Ta Nakar'ak beretzat jarri eutsan zegun.

 

 Esku-zabala zan, ta gogoan zintzoa,

 Beste-ain-beste sari Ortze'ak emona

 Eza'ri utzi eutsan eukana, malkoa,

 Donoki'tik jadetsi naimen bat, laguna.

 

 Orren auta billa ez urriņago joan,

 Ez artu obi-izutik aulkeri garratzik,

 —or datzaz danok bardin dardar itxaroan—

 Opatako altzoa bere Aita'k ta Urtzi'k.

 

 


inprimatu