inprimatu
Bolibar
Izenburua:
Bolibar
Sinadura:
Basilio Iraola
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Basilio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1969 III-IV Gazta¤adi
Orrialdea:
25-29

Bolibar

 

Basilio Iraola

 

 Ego Amerika'ko

 Erri berrietan,

 Bolibar'en izena

 Ezpain guztietan.

 Aurrak bere amagandik

 Entzun du askotan,

 Amaika aldiz gero

 Ikastol-aulkitan.

 

 Bolibar, zure izena

 Izar arrigarri,

 Amaika beste izar

 Dituzu estali.

 Zuri begira daude

 Begik adi-adi,

 Egi-egiz zaitugu

 Biotzen nagusi.

 

 Baztar guztitan zuri

 Txalo, gorasarrik,

 Enparantzatan, berriz,

 Arrizko idurik.

 Biotz guztik dituzu

 Maitetasun kabik,

 Esku-beteka eskerrak

 Zerura lurretik.

 

 Amerika-lurretan

 Aundiak mendiak,

 Aien arteko ibaiak

 Zabal ta luzeak.

 Bolibar'tar Ximon, zuk,

 Jo dituzu goiak,

 Zure aunditasunak

 Neurririk gabeak.

 

 Gizaldi guztietan

 Gizon berekoiak,

 Oinperatu dituzte

 Sendi ta erriak.

 Bolibar, zuk urratu

 Zenitun kateak,

 Lengo morroi gaxoak

 Gero nagusiak.

 

 Ezpata eskubian,

 Bitsa ezpaņean,

 Tximixta bezin azkar

 Zaldian gaņean.

 Nunai agertzen ziņan

 Gutxien ustean,

 Etsai guztiak laister

 Zerraldo lurrean.

 

 Ajolik etzenion

 Zere bizitzari,

 Beti, lagundu nairik

 Lotutakoari.

 Orregatikan denak

 Zure jarrailari,

 Maitasuna zizuten

 Askatzalle orri.

 

 Bost Laterri aundiak

 Zenitun askatu,

 Kolonbi ta Bolibi,

 Ekuador ta Peru.

 Benezuela'ri ere

 Kateak urratu,

 Onela zure erria

 Illobitik piztu.

 

 Zure biotz-burutan

 Gauza txiki ta aundik,

 Denak zuten tokia,

 Kate izan ezik.

 Ezin zenun ikusi

 Eskuak loturik,

 Ez gizonikan eta

 Iņungo erririk.

 

 Espaindarren uztarri

 Neketsu zitzaizun,

 Ura askatutzeko,

 Guda egin zendun.

 Lurrak odolik asko

 Ikusi izan zun

 Baņo alako batez

 Pake ta askatasun.

 

 Gudaketa aitatik

 Guk bost aipatuko,

 Isilik utzi bear

 Beste asko ta asko.

 Karabobo, Pitxintxa,

 Junin, Ayakutxo,

 Boyaka'ko zubian

 Denak ondatuko.

 

 Gudalburu ospetsu

 Bolibar'tar Ximon,

 Zu bezelakorikan

 Eguzkipean, nor?

 Gudari kementsua,

 Odolez euskaldun,

 Bost aberri dituzu

 Askatasun zordun.

 

 Olan eta mendiak

 Zure berri dute,

 Ibai eta zelaiak

 Itzala dizute.

 Zu il ziņanetikan

 Negar-miņez daude,

 Erri eta uriak

 Goratzen zaituzte.

 

 Zuk askatu zituzun

 Senide jatorrak

 Ameriketan denak

 Dira zuretarrak.

 Denak dakazkitzute

 Lore txorta ederrak,

 Maiteen zaituztenak

 Kolonbia'tarrak.

 

 Ereserki eder bat

 Ezpain guztitatik,

 Egunero jaikitzen,

 Kolonbi lurretik.

 Gure askatasuna

 Zaindu iguzu goitik,

 Kolonbi'tarrok ere

 Denok gaude zutik.

 

 Kolonbia guztia

 Txaloka daukazu,

 Euskaldunok aiekin

 Bat egiten degu.

 Gora, gora, Bolibar,

 Gernika'ko kimu,

 Denok alkar artuta

 Goresten zaitugu.

 

 Gora Kolonbia ta

 Gora Euskal-erria,

 Gora Benezuela,

 Ximon'en erria.

 Gora eusko abenda,

 Erri arrigarria,

 Arek sortu bai zuan

 Olako semea.

 

 Eutsi, Kolonbia,

 Askatasunari,

 Zure aunditasunak

 Ura du iturri.

 Ortarako begira

 Anaitasunari,

 Ta gurutze-besotan

 Jositakoari.

 

 


inprimatu