inprimatu
Izarretatik aruntz
Izenburua:
Izarretatik aruntz
Sinadura:
Luken Larreategi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Larreategi, Luken

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1969 III-IV Gazta¤adi
Orrialdea:
21-24

Izarretatik aruntz

 

Luken Larreategi

 

                                     Nere lagun Patxi Zabaleta zanaren omenez.

 

                 I

         Gaur, ez aiz azaldu

 

 Gizona, munduan erromes:

         gaur bai ta biar ez...

 

 Zer egin diagu, Patxi adizkidea,

 artzeko izarretatik aruzko bidea?

         Ain gaizki engoan,

         emen, gure ondoan,

         alkartasun gozoan...

 negarrez uzteko sendi eta taldea?

 

 Ez uan gugandik jun nai; eri bateri,

 otu zitzaioan, i itzala bere janari:

         Asi eta jarrai,

         etzian utzi nai,

         bizitzen lasai.

 Gaur, bukaera eman ziok, lan zikiņari.

 

 Nere lagun trebe, mendizale bizkor!

 egun zoragarri asko, nizkian iri zor:

         Mendian barrena

         —kirol ederrena—

         artuz aize gardena,

 udaraz, gaindu giņuzan amaika tontor!

 

 MORKAIKO, estaldua zeok, samiņez,

 eta bere anaiak, zer esanik ez.

         Aren errekatxoak

         —ik goraldutakoak—

         odeien malkoak

 daramazkitek, dastate mingotsez.

 

 Gutxi izango dituk, izadi edontzitik,

 i aņa ase diranak, edanez gogotik:

         Gure miņakin naasiak,

         Basarte'ko txoriak,

         ixil, gaur, eztarriak.

 Euren abestiz, ezin esna agon lozorrotik.

 

 Egin zak, bai, egin, Zerutar lo gozoa,

 danen adizkide ona, nere lagun zintzoa:

         Kepa Deun esker zaleak,

         ondo neurtuz ire oņazeak,

         iriki dizkik urrezko ateak.

 Orain, ikasi bearra dek, Aingeru-mintzoa.

 

                 II

           Jostaketa oroi

 

 Pozean ibilli

         ta utsean itzuli...

 

 Patxi guztiz jatorra, Patxi alaia,

 gure aldrako lagun txeratsu ta ernaia:

         Akeit-artze aietan

         —larunbat gauetan—

         etengabeko berriketan,

 milla bidar, zorabiatzen uan maia...

 

 Beņola, agertzen zian aldiko etsaia,

 isatsetik zeriola, adar-jotze usaia:

         Ik, bereala somatu,

         eztabaidan sartu

         eta bera azpiratu

 arte, ez itzan, iņolaz, gizon lasaia.

 

 Patxi guztiz jatorra, Patxi alaia,

 berez, sakona uan umore-sustraia:

         Batzuen errenaia aseaz,

         akeit-gela, beterik keaz.

         Ire Parias purtzillak  —ezin arreaz—

 alako baten... egan artzen zian ibaia.

 

 Baņo, ai ene!, eldu zaik garaia,

 lurrari biurtzeko ire soin tantaia:

         Gaur, Gorbean, ittun,

         ta nolako ixiltasun

         ikaragarria degun.

 Biotzetan, berez ager, iganako onginaia.

 

                 III

               Naigabez

         (Alargun, alaba ta semeai)

 

 Begiak parrez parrez,

         biotza negarrez...

 

 Bederatzi illabete luzetan —gau ta egun—

 zenbait atsekabe, zenbait estuasun,

         igaro dezuten.

         Egiņalak egiten,

         gaixoa pozten,

 Yosu! nolako arlo astuna izan bear dun.

 

 Arpegiz argi, baņo barnean, kezka ixillak.

 Zuen biotzai, zoritxarraren idizillak,

         egunero zauri berria,

         sakon, mingarria.

         Bizikera errukarria,

 kutunaren eriotza, oartu zun arte, ezkillak.

 

 Bizitz ontan, bera zenduen geien maita.

 Baņa ziur egon: Zure senarra, zuen aita,

         bere sasoian,

         ibilkera lasaian,

         dana ikusnaian,

 Zeru-muņo diztikorrak, gaindurik baita.

 

 Berakin oroitzean, artuko dezuten miņak,

 lņoizka, aterako dizkizute negar-zotiņak.

         Ezta, ez, arritzekoa,

         baizik legezkoa.

         Otoi nik Zuri, Jainkoa:

 Emendik aurrera, emaiezu egun atsegiņak.

 

                 IV

                     Eskaria

 

 Galdu ezkero, da ezaguna

         osasuna...

 

 Sendakintza sallean, zabiltzaten jakintsuak,

 zuei eskatzen dizutet, tolestuta eskuak:

         Dezuten adimen argia,

         landu guzti-guztia,

         menperatzen minbizia.

 Naikoak obiratu ditu, bada, madarikatuak.

 

 Badakit, gai ontan, aspaldi zabiltzatela,

 gizadiaren laguntzalleak zeraten bezela.

         Gizon apalak,

         biotz zabalak

         eta leialak:

 Azkar jantzi zazutela, garalleen txapela!

 

 Naiz-ta, ille luzedun, abeslari txoroak,

 askorentzat izan, zuek baņo bearragozkoak:

         Aiek, kitarraz,

         gorputza ikaraz

         ta eresi zatarraz,

 entzuten dituzte, bai, amaigabeko txaloak.

 

 Biziko gera, ba, itxaropenez, biziko ustean,

 egun txit zoriontsu ori, eltzen dan artean.

         Ta galdetzen det nere

         baitan, zuen adore

         eta kemena, batez ere,

 goraltzeko, nola ain motzak izan giņezkean.

 

 


inprimatu