inprimatu
Kimuaren zotiņa
Izenburua:
Kimuaren zotiņa
Sinadura:
Iņaki Etxezarreta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxezarreta, Iņaki

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1969 III-IV Gazta¤adi
Orrialdea:
16-17

Kimuaren zotiņa

 

Etxezarreta'tar Iņaki

 

 Egun sentiaren

 oiņetan,

 gabaren ametsak

 oiņazetan,

 naramate

 kezketan.

 

 Ene begiak,

 maite miņak

 jantzirik,

 neukaten

 sumiņik.

 

 Norentzat ote,

 iņun arki

 badezate,

 biotza xurgatzeke,

 arki maite,

 zure pake?

 

 Urratsaren kezka

 zioan gaiņezka,

 zuaz galdezka

 iņun arki

 ez-ta.

 

 Bidearen egalean

 zeuden babesean,

 bidaztieri begira

 aietaz kupira...!

 

 Ene altxor zotiņa

 zurekin bat

 egin nairik,

 nere ilun-aldian

 urgazle

 ziņudalarik.

 

 Zuri begira

 ilun-bidean,

 zure asmo ixillak

 gogoeman naiean.

 

 Nagon mintzul,

 irriparrez ideki arte,

 nagon maitale

 biotza lertu arte.

 

 Eguzkiaren

 laztanak,

 gabaren

 naigabeak,

 iņolarean

 amodio gabeak.

 

 Bainan, biotz...

 zer duzu ilotz...

 noren ikarak,

 zaitu ehortz?

 

 Geiago eziņean

 esnaturik bat-batean,

 lo-luzaroan

 murgildurik bai zegoan:

 

 —Barnean dut

 argi-xintaren

 besarkada,

 ene muņean

 gau-izarņoaren

 zirrada.

 

 Bainan bildur,

 kezkati,

 nere arnasa

 estutuki...

 

 Jeiki nintzan

 ixurtzeko,

 begiak argitu

 malkozteko...

 

 Negu luzaroan

 izotz-zangoan,

 argi oparoa

 urrun zegoan.

 

 Amets zirudidan...

 baiņan egia;

 odol-arangelan

 senidearen aurpegia!

 

 Geiago ezin ta

 malkoeri eman nien,

 udaberri-biotzean

 naukazu txundituta!

 

 Ez egon naigabez

 ez iņoiz beldurrez,

 zabal begi-ninia

 ikus itxaropen

 eguzkia...!

 

 Zuri begira

 goaz

 udaberrira,

 Negu ikara

 zoaz

 illuntegira.

 

 Lardare laztanok

 ekaitzak zigorturik,

 dardaraz zaudetenok,

 poztu au ikusirik.

 

 ITXAROPEN

 ITXAROPEN,

 ZERGATIK,

 GUREARTETIK

 ZERA IZKUTATZEN?

 

 


inprimatu