inprimatu
Ezetza
Izenburua:
Ezetza
Sinadura:
Santi Onaindia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Onaindia, Santiago

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1969 I-II Udaberri
Orrialdea:
127

Ezetza

 

Igotz

 

 «Ez, ez» diño umeak,

 ixillaren erdian.

 —Zer emon dautsazu,

 ama, ume txikiak

 ixillaren erdian

 ezezka jarduteko?

 

 «Ez dot izan nai

 aitaren antzeko».

 —Zer ikusi dau, ama,

 umetxo toles-bakoak,

 bere aitaren kideko

 ez dauala izan nai

 orren setati esateko?

 

 «Ez, ez dot artu nai

 zuk emondako saria».

 —Zer emon dautsazu,

 ama, zeure umeari,

 ez dauala zuk emonik

 artu nai autortzeko?

 

 «Ez, ez» orreik oloka dagoz

 ixillaren miesa gorrian.

 Utsik daukaz eskuak

 eta ez ditu bete nai.

 «Ez» diño gauak, «ez» egunak.

 —Zer dau zure semeak, ama,

 orren tematsu ukatzeko?

 

 Gau balizaren erraian

 danban ikusi dau aita,

 amari zital ziñuka,

 zantar biraoka...

 «Ez, ez dot nai —diño umeak—

 aitaren antzeko izan».

 

 


inprimatu