inprimatu
Giacomo Leopardi (1798-1837)
Izenburua:
Giacomo Leopardi (1798-1837)
Sinadura:
Giacomo Leopardi
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Santi Onaindia)
Egilea(k):
Onaindia, Santiago
Leopardi, Giacomo

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1969 I-II Udaberri
Orrialdea:
63-70

Giacomo Leopardi

                                 (1798-1837)

Giacomo Leopardi

euskaratzailea: Igotz

 

         Recanati'n jaio zan italiar idazle au: aitor-seme, baiņa guztiz

 beartsua. Gorputzez be gaixoa zan, eta zoritxar orrek itzal egin eutson bizitza

 guztian.

         Emeretzigarren gizaldiko erromantiku andia dogu. Gaztetxo zala

 klasikuak ikasi zitun, eta klasiku zentzunez jokatu eban beti, azalez

 beintzat.

         Bere lenengo garaiko (1819-26) poemetan, au da, bere idilli ta

 canzoni'etan azkeago zirkin dagiala esan daikegu, naiz-ta oindiņo be klasiku

 erari lotua. Bigarren aldiko (1826-36) canti'etan ezkor ta pesimista agertzen

 yaku oso. Itz lauz Operette Morali da beraren ederrena.

         Irakur emen bere sei poema an-or kimatuak.

 

1) Mugarik bagea

 

 Muiņo igar au beti izan yat eder,

 eta zeru-ertzetik ain zati andia

 ostuten daustan sastrapa nahasia.

 Emen jesarria, usgune azken bakoak

 susmetan ditut aren atzean, eta ixil

 gizaz gaiņeko zerak, eta eztialdi sakona

 daustaz iduritzen gogoak, eta orreik ia

 izua sartzen biotzean. Eta aize-txistua

 adar artean kirrinka ta ler dantzudanean,

 aots bizi ori ixil arekin dot alderatzen,

 eta orduan gaiņ datorkit betikoa ustege,

 eta urte-aro joanak dakarkidaz gogora,

 eta oraingoa, bizi ta taupaka. Mugarik bako

 osin zabal onetan murgil daroat oldozkuna,

 eta eder yat itxas edatu ontan ondatzea.

 

2) Ekaitz osteko bare-aldia

 

 Atertu da ekaitza:

 txio-txioka ta egazka txoriak,

 barriro agiri da oilloa

 ta lengo doiņuari dago.

 Sarraldetik mendiaren gaiņez

 urdiņa ernetzen.

 Solo-zelaiak ber-poztuten,

 ta aranean ibai argia agertzen.

 Biotz guztiak dira zar-gaztetzen,

 murmur-otsak arnas barriz puztutzen,

 lana be pizkaka indar ezez jazten.

 Edergillea, lana eskuan, ataurrean

 yatzu ezarri ta so dagi

 kanta-kantari zeru-ertz bustira.

 Ba-doa etxeko andrea azkenik

 ura artzera jausitako euritik.

 Kaletiar senda-bedar saltzailleak,

 kalerik kale ta biderik bide,

 barriztu dau eguneroko aldarri-deia.

 Ta, ona, euzkia itzuliz, irripartsu,

 mendi-lepo ta erriak zear. Sendiak

 begira-leku ta leioak edegiten.

 Kale ur-asetuetan, urrun, da entzuten

 arran-dunbada eztia. Burdia kurrinka,

 aren atzetik nekazariak bidez bide.

 

 Biotzak oro gaztetzen.

 Noiz une oneitan legez

 bizia ete alai ta gozo?

 Noiz, leia ta ekin geiagoz,

 gizona ikasteari emona,

 naiz eguneroko arloari,

 naiz zer barri bati oratua?

 Atsegin, samiņaren seme,

 poztasun utsala, bizia

 maite izan bakoaren

 joan izuaren frutua,

 eriotz aurrean dardar-azo zan.

 Otz, ixil ta laru

 geratzen yatzu jentea,

 tximistak, aizea ta txingorra

 euren biotz minduen gaiņ

 jausten ikusi oi dabezanean.

 

 Oi, Izadi emokor!

 Oneik al dira emoiak,

 oneik ete ilkorrari eskintzen

 dautsazuzan poz-atsegin irriak?

 Miņaren azpitik urtetean

 zori ona iduritzen.

 Miņak damoskuzuz, bai, ta neke-lanak

 berez yatorkuz, eta bear bada

 mirariz, gaitz ezetik zorion

 pitiņa sortzen baldin ba'da,

 ezta zorion txikia. Oi, giza-enda,

 ezilkorrak eder dabena! Zoritsu

 doi-doi miņen batetik arnas artzen

 itxi ba'dagitzue, ta oso zoriontsu

 neke-min guztitik eriotzeak

 askatzen baldin ba'zaitu.

 

3) Zapatua baserrian

 

 Solotik dator neskatxa

 bere bedar-sortarekin,

 eguzkia jaskeran, eta esku batean

 larrosa-bioltxo txorta daroa,

 lore oneikaz uste baitau igandean

 bere ule-adatsa txairo apaintzea.

 

 Auzoko andrakaz jarten da

 ataurrean iruten atso zartxoa,

 eguna amaituz doan argi arrera;

 itz eta itz dagi bere garaiko

 jai guztietan zelan apaintzen zan

 eta, gabaz, oindiņo osasuntsu, bizkor,

 lagun danakaz dantzara jun oi zanekoa

 poz aunditan gogora ekarriaz.

 

 Urdinduaz doa eguratsa,

 zerua illunduz, eta itzal lodiak

 jausten dira muna ta teillatuetatik

 illargi jaio-barriak zuritzean.

 Kanpaia entzuten da

 jai-eguna iragarriaz,

 eta soiņu aretan —esan daiteke—

 biotza baretu ta arintzen dala.

 Mutikoak urru-urruka,

 enparantza txikian arin-aringa,

 zantzu alai surmurtsua damoe,

 nekazari zori ontsua

 zain daukon atsedena gogotan

 bere maitxo urrira biurtu bitartean.

 Gero, beste argirik ingurun eztanean

 eta atseden ordua eldu, urrin dantzuz

 arotz zarraren

 maillu ta esku-zerraren ukaldi otsa,

 bere lan-zirkilu itxian

 kruseluaren argi-ņirņir ziztriņera,

 egun-sentia orduko lana amaitu naiez

 ekin eta ekin saiatzen danarena.

 

 Aste osoko egunetan

 auxe da itxaro ta pozez beteena.

 Biar ituna, ezin-egona ta naieza

 ostera etorriko dira ta bakotxak

 betiko lanera biurtuko dau gogoa.

 

 Mutiko alaikor,

 adin eder loratu ortan

 egun bat lez dok pozez betea;

 egun argi, itzalik bakoa,

 bizi-jaiaren aurrelari.

 Poz ar, poz ar, mutiko.

 Aro au labur, zoriontsu, alai dok.

 Besteak ixillazten; baiņa ire jai ori,

 berandu eldu arren, bekik txikar.

 

4) Bere buruari

 

 Orain atsedenduko zara, ta betikoz,

 ene biotz ler egiņa. Illa da

 nik betikor uste neban iruzurra.

 Illa da, bai! Ondo doart, onezkero,

 ames-idurikizun barrekoietatik

 itxaropena ezezik, guraria bera be

 igartua datza. Atseden zaitez, naikoa

 dardarazo zara-ta. Zure oldarrak

 eztabe ezer balio; lurra be ezta zotin-duin.

 Asperra ta mingostasuna bakar-bakarrik

 gure bizitzan eta lupetza mundua.

 Baketu zaitez orain. Emon etsipena

 azkenengo aldiz. Zoriak bakar-bakarrik

 iltea ederresten euskun. Orain ezetsi,

 ezetsi Izadia, ta ixil-ixil gure kaltez

 lan dagian indar tximur zorigaiztokoa,

 eta guztiaren andi-uskeri ertz-gabe ori.

 

5) Jai-eguneko gaua

 

 Samur argia da gaua. Aizea lo datza,

 ta teillatuetan eta baratzetan ames dagi

 illargiak gozo-gozo, urriņeko mendi-gaiņak

 disditsu jarririk. Mututasunean dagoz

 kaleak, eta balkoien atzetik, oi Maite!,

 gabeko argontziak alaikor argi dagie.

 Zu lotan zagoz zeure etzangu baketsuan,

 lo arin errezari emona; ezertxoren kezkak

 ez dautsu maurik egiten; etzara, bear bada,

 gogoratzen ni biotzean zauritu ninduzunik.

 Lo dagizu, nik zeru-azpi dizdizez betea

 ta antxiņako Izadi guztiz altsua,

 berezko leia biziz gartuta, luze bai luze

 samin-erpartean ikusi bitartean.

 Ames dagizu bear bada eder izan yatzuzanak

 gogoratuaz; baiņa nigan ez, ez dagizu amesik,

 ziur bait-dakit aiztu nozuna. Biziak artean

 bildur damost, bildur, eta lurrean jausirik

 dardar dagit ipiztiko, artega... O gaztetako

 egun ikaraz beteak! ... Or, kale orretan,

 ez urruti, dantzut atsegin poz-alai ostean

 gabaz bere etxe apalera itzuliaz datorren

 edergillearen abesti bakarti ta bakana,

 ta biotza estutu ta trinkatzen yat indarrez

 zelan dana, dana, igaroz doan pentsatuaz,

 ia ezeren aztarrenik be itxi barik. Joana da

 jai-eguna; ta lanarenak darraitso oni...

 Eraskin ori aldiak eroaten. Nun dago, orain,

 igazko errien oiartzuna? Nun ete aurretikoen

 deadarra ta Erroma'ren agintea ta iskillu

 ta zaratak, ur ta lur ain arroputz ibilliak?

 Bake ta ixillik oro. Ixillik dago lurbira.

 Arako egite aundiak, nok gogoratzen ete?...

 Neure goiztar adiņean, jai-zain egon oi nintzan

 egarri biziz, eta gero, areik igarotean, naigabez,

 itxarrik, burrukoa lardakatzen neban, eta, belu,

 pizkaka illanditu ta rneeturikan joian kanta

 bide-zidorretan barruna entzuten zanean,

 biotza jadanik gaurko antzean estutzen yatan.

 

6) Silbia'ri

 

 Gogoratzen zara, bear bada,

 zure begitu igeskorrean

 ederrak dizdiz egian

 garai dotore arekin,

 eta oartzen ziņean, alai ta pentsakor,

 andre-gai aroak zelan izten zinduzan?

 

 Ixillik egozan etxeak

 eta urreko kaleak

 zeure kantu etenbakoz bizkortzen ziran,

 emakume ziņanean pozaren pozez

 zeure geroari buruz, oso irripartsu...

 Maiatz usaintsua zan, eta bertan

 aurkitzen zenduan pizgarri gozoa.

 

 Ikasketa leunak

 nik itxiaz eta orrialde neketsuak,

 egunarena ta neurea be oraindik

 zatirik geiena txautzen neban lekutik

 aitaren etxeko teillatutik,

 entzun oi neban zure abotsaren soiņua,

 ta miesa neketsua arabatzen iņarduan

 zure esku zuri bizkorrarena.

 Orduan ikuskatzen neban nik

 zeruaren ertzaren araztasuna,

 kaleak eta baratzak,

 itxaso urrutia ta mendi bazterrak...

 —Ez; ezin daike miin ilkorrak esan

 nire biotz gazte barruan jazoten zana!—

 

 Areik oldozkun samurrak!

 Bai biotz garbiak, ene Silbia!

 Zelan erakusten euskun

 giza-bizia, zoriak!

 Arako itxaro eztiz oroitzean

 zirrara dot nabaitzen enegan illa,

 nire bizia osoro zorigetzen dauana,

 ta are garratzago yat ene zoritxarra.

 O Izadi, o Izadi!

 Zergaitik zuk ez dozu emoten

 eskintzen dozun guztia? A!, zergaitik

 iruzurtzen dozuz olan zeure semeak?

 Lorak igartu baiņo len

 lurra itxi zenduan.

 Izan, Silbia, etzendun jaritxi

 pipil aren lorea!

 Zure ule-kizkur baltzai ta begitzar bero

 uxagerai egindako goralpenak

 ezin izan eben zure bularra laztandu,

 ezta jai-egunetan zure lagunak

 zurekiko maitasunatzaz itzik egin be.

 Ta orduan ilten zan

 nire gero eztia; bai, orren bizkor

 ukatu nai izan eustan zoriak

 gaztezaro samurra. Zelan joan dan,

 neure sasoi ederreko lagun leial,

 nire itxaropenaren izpi negartua!

 Eta au dogu mundua? Oneik areik:

 maitasun, egite, jazokun eta dirdirak,

 guk biok ain sarri aitatuak?

 Au al dogu giza-biziaren alabearra?

 Zu bizira ernetzean, ene Silbe,

 jausi zintzazan, eta eskuagaz

 erakutsi zeustan eriotz baltza,

 ta urriņeko illobi otza.

 

 


inprimatu