inprimatu
Alatz pozgarria
Izenburua:
Alatz pozgarria
Sinadura:
Juana Ibarbourou
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Sabin Muniategi)
Egilea(k):
Muniategi, Sabin
Ibarbourou, Juana

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1969 I-II Udaberri
Orrialdea:
37

Alatz pozgarria

 

Juana de Ibarbourou

euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin

 

 Zer da au? Alatza! Nire eskuak loretuak daude

 Larrosak, larrosak, larrosak sortzen ene beatzetan.

 Nire maitalleak muxutu zitun bai ta, bertan,

 O, doaitasun!, izar antzera larrosak erne ziran.

 

 Ta bidebera noa lillura onen zoramenean

 Negar-parrezka noa neure poza sinistu eziņik.

 Ta neure alatz onen berarizko bitxitasunean,

 Larrosa-lurriņez betetzen dira aizearen egoak.

 

 Ta danak, marmarka ari dira ni ola ikustean

 Erotua dago erotua! Itzul zazute etxera.

 Eskuak aizetu, eragiņez mitxeleta antzera

 Eskuetan larrosak sortu zaizkala esaten ari da!

 

 A! Ze gizaxoak diran bai, onelako mirari bat

 Ontzat artu ta sinistu ezin duten notin tristeak,

 Larrosak larrosondotik bakarrik sortzen dirala

 Ta garia garitik beste sinismenik ez dutenak!

 

 Margo ta egitura artezak bear dituzte noski,

 Ta ez ameskizunezko uskeri, deustasun utsik:

 Batek or esaten dunean: Ni gozotasunaz noa,

 Bein batean aziko dira izaki ori billatzen.

 

 Eroa naizela ustez sar nazatela giltzapean,

 Sazpi giltzez itxi dezatela bai nire atea,

 Ate ondoan iarri dezatela txakur eizari bat,

 Atezain berezi, atezain sendo, atezain zintzo...

 

 Nik berdin abestuko: Nire eskuak loretuak daude,

 Larrosak, larrosak, larrosak nire beatzetan sortzen.

 O, bai espetxeko gelan izango ditut bai

 Prantziko larros-sorta aundienaren usai lurrintsu, gozoenak-!

 

 


inprimatu