inprimatu
Katu arlotea
Izenburua:
Katu arlotea
Sinadura:
Ilintxolazabal
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ilintxolazabal

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1969 I-II Udaberri
Orrialdea:
29-30

Katu arlotea

 

Ilintxolazabal

 

 Zer duk, miauka ibiltzeko,

 nere kaleko katu beltza?

 Sabela betetzea, ez aldek

 orain, len bezin erretza?

 

 Atarietan zeuden ondar-ontzi

 zalea izanik, aietan i ase.

 Naiz-ta amaika aldiz uxatu,

 urbiltzen itzan berealaxe.

 

 Baņo Ąai! katu arlote-biurria,

 oraintxe izurra aute ederki

 etsi eziņik, egunoro emen aiz,

 ta ondar ontzirik ezin dek arki.

 

 Gaur ere, goizeko seiretan,

 ate aurrean billatu aut negarrez.

 Gaixoa: kale-xagu eizean egin

 bearko dek, gosean indarrez!

 

 Bada, Udaletxeko agintariak,

 kaleak garbi euki-nai ortan,

 agindu ditek, ondar-zikiņak,

 sartzeko plastikozko zorrotan.

 

 Nere ustez, etxerik ez dek,

 eta kalean abil jaki billa:

 Ire bizikera miro orrekin,

 Jaungoikoa errukitu dedilla!

 

 Zuen asabak, arro-arro egiņik,

 sutondoan, lo egiten zien lasai.

 Gaurdanik, eme berrietan,

 iņortxok ez zaituzte nai!

 

 Beņola, saltsarri ta burniakin,

 gizonak, asi zituan etxegintzan.

 Geroztik, zulakintzan egiteko,

 xaguak, ortztxo bigunak izan!

 

 Gizadia ari duk asmakizunez

 ornitzen. Ta orra zuen ondamena.

 Aurrerapena, zuek, ezin txalotu,

 ikusiaz, jakintsuak, egin dizutena.

 

 


inprimatu