inprimatu
Morkaiko
Izenburua:
Morkaiko
Sinadura:
Luken Larreategi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Larreategi, Luken

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1969 I-II Udaberri
Orrialdea:
27

Morkaiko

 

Luken Larreategi

 

                                                 ĢMorkaikoģ Mendizale Bazkunak

                                               bere zillar- eztaiak, ospatzean.

 

 Udazkena, il-zorian dagon arratsalde zeru-urdin ontan,

 zuri begira nago, Morkaiko, eguzki epeltasun gozotan.

 

 Astindu dezu, soiņ-gaņean zenduan elur-izara,

 ta orbanik gabe erakusten dituzu, zure piņuri ta txara.

 

 Zer esanik ez, magalean, asabak jasotako basetxeak...

 baņa ez ditut nabari, zure apaingarri ziran artaldeak.

 

 Ni Elgoibar'a eldu nitzanean —oraintsu ogel urte igaro—

 askotan ikusten zlņuzen, ardi-bildotsez ornituta oparo.

 

 Gaur, gizonak, ondo bizi nai orrekin, asetu bear diruz,

 ta txanpon oiek lortzeko, zer egin? mendiak josi piņuz.

 

 Orduan... agur betiko artaldeal, eta agur zuri, artzaia.

 Zuen tontor kutuneko Gurutzea ere, piņuz estaldu-da ia.

 

 Oraiņ ogeitamar urte, bertako gudaketa ondoren jasoa.

 Elgoibar'ko erriari begira. Eta nolako begirada goxoa!

 

 Gurutz maltea: Zuk ez dezu errurik, baņo amaika bidar,

 ama batek baņo geiok, or ildako semeari, egin zion negar.

 

 Ez zaitezela izan berriro, lotsagarrizko guda-zelai:

 Orren ordez, arrera ona eman, zugana datozen mendizaleai.

 

 Maitemindu ditezela, ainbat edertasun arkituz mendian.

 Nere Aintzanetxo'kin, or izango naiz, datorren udaberrian.

 

 


inprimatu