inprimatu
Gaztedi gaztea
Izenburua:
Gaztedi gaztea
Sinadura:
Bitoriano Gandiaga
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gandiaga, Bitoriano

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1969 I-II Udaberri
Orrialdea:
20-21

Gaztedi gaztea

 

B. Gandiaga

 

 Gaztedi gaztea

 aupa, aupa, aupa,

 gaztedi gaztea

 aupa aupari,

 euskaldun-bearrei

 euskaldun ditezen

 ordua ba dala

 kantari.

 

 Euskaldunak

 baldin ba-gera

 euskera

 egin,

 Euskaldunak

 bezela bizi

 gaitezen.

 

 Gizartean

 euskaldun izan

 ausardiz,

 jardun

 Ikastetxe

 nagusietan

 euskaldun

 

 Jatortasun

 garaira eldu

 baldin ba

 gera,

 jo dezagun

 euskal-girotzen

 aurrera.

 

 


inprimatu