inprimatu
Zortzi poema
Izenburua:
Zortzi poema
Sinadura:
Giovanni Pascoli
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Santi Onaindia)
Egilea(k):
Onaindia, Santiago
Pascoli, Giovanni

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1968 III-IV Uhaina
Orrialdea:
114-117

Zortzi poema

 

Giovanni Pascoli

                                                                   (1855-1912)

euskaratzailea: Igotz

 

I. Fides

 

 Zurbillik eguzkia gainbera doala

 Ta nekostak urre leun antza emotean,

 Amak bere umeari onela zirautsan:

 «Olakoxe baratz bat dago an goi-goian».

 Urrezko ostoz, urrezko lore ta zugatzez

 Umeak ames gozo dagian artean,

 Ekaitz zakar zoroan mende intziri dagi

 Nekostak, illeta-gau dirudin gabean.

 

II. Umezurtz

 

 Edurra mara-mara, beera, beera dator...

 Seaska kulunkaz da entzuten neurtua;

 Atzak agoan, negar dagi ume batek;

 Aren aldamenean or atso larua.

 «Seaska biran lili ta larrosak dagoz,

 Baratz oso», abesten dautsa erdi-lua.

 Loak artzen dau mende baratzean aurra;

 Edurra mara-mara, beera dator, beera...

 

III. Urriñeko jai

 

 Muga bageko jotots illak dardar dagi,

 Aaztutzearen albaiñ-oial leun atzean

 Urrin-jaietakoak egin lez urrean.

 

 Zarrak buru-kaskoa estalgetzen dabe

 Durunduan kanpaiak an asterakoan,

 Ta begiak beerantza makurtzen osoan.

 

 Baiña euren begitxo bizi, borobillak,

 Zeru oztin garbira umeak jasoten,

 Panpa-panpa eitean txapliu-txupiñak.

 Bular-gain usaintsuan amak dabez artzen.

 

IV. Gau-erdi

 

 Zortzi, bederatzi... bat geiago... —ta astiro

 Doa ordua- eta beste bat... beste bat...

 Txakurrak zaunk. Torrean gabontza uluz dago...

 

 Gau-erdia. Galdurik doazan oinkaden

 Doiñu bikotia... Urrun txit bide-txigorrez

 Burdi bat, ber-bertatik, tenk dana gelditzen...

 

 Dana dago itxirik. Ez dau ezek be erarik,

 Bizirik, ez margorik. Dizdiz dagi soillik,

 Ardura barikan lo dagoan urian,

 Leio batek, niniko aundi bai litzean.

 

V. Bas-eliza

 

 Erle-burrunbaz doa jentea urtenik

 Elizatik, an goian, mendi-gaillurrean,

 Ta maiatz-arratsean —garbi ta oztinik—

 Andrak astiro doaz etxera bidean.

 

 Zarataz datoz bedar jagien artetik

 Ta arein joerak lore-ustaia dirudi;

 Auzoa daukie an ibarrean zañik

 Kanpai astun-menakaz ixil ta mutiri.

 

 Mendi-tontor gozoan ta zumar batzuen

 Aldabean, elizak, osto eta abartzan,

 Teillatua darakus txit gorri betean.

 

 Airean oraindio otoitz-eskarien

 Oiartzun-kulunka da, ta menda-isatzan

 Galduaz doa ke-ats gozoa, arean.

 

VI. Aingeruakaz

 

 Lilak lore-pinportu ziran dagoneko;

 Emaztegai-jantzia josten ak jardungo.

 

 Zeru-lorak oraindik zabaltzen egozan

 Eta mimosa etzan itxi oraindikan.

 

 Eta, oi elai baltzak!, beingoan beingotik

 Neskatxak barre. Nogaz?, edo-ta zergaitik?

 

 Barreka egoan, bai, bai!, aingeruakaz,

 Urre ta larrosa ziran odei areikaz.

 

VII. Edurtza

 

 Edurra da, ta aireak zuritan dirdirra;

 Txit zuri dago lurra, edur gain edurra.

 Zumarrak mingots dabe oiua bialtzen;

 Zuritik oskidetza ariña da jausten.

 

 Oiñaze ta samiñez aizeak orroa;

 Kaleetan Lei-aizeak putz setaz, unaro;

 Or umetxoak; negar lako zerbait doa;

 Ama bat or digaro; otoitz bat digaro.

 

VIII. Itxaso

 

 Leiora urreraturik itxasoa dakust;

 Izarrak ba-doaz ta uiñak gora-miñik;

 Olatuak ta izarrak dakustaz bakarrik...

 Dei biotz-antsi batek, pilpillak erantzun

 

 Inkesa dagi urak ta aizeak egotsa;

 Zidar zurizko zubi-giñen itxasoan;

 Zubia dingilizka ur garbi osoan.

 Nora daroazu zuk? Norentzako zara?

 

 


inprimatu