inprimatu
Aingeru zikoitza
Izenburua:
Aingeru zikoitza
Sinadura:
Rafael Alberti
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Sabin Muniategi)
Egilea(k):
Muniategi, Sabin
Alberti, Rafael

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1968 III-IV Uhaina
Orrialdea:
113

Aingeru zikoitza

 

Rafael Alberti

euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin

 

 Bazterretako gizateriak,

 mapan eztauden erri ta laterrietakoak

 esaten zuten.

 

 Gizon ori illik dago

 ta berak eztaki.

 Diru-etxeak eraso nai lituzke,

 odeiak lapurtu, izarrak, urrezko allizarrak,

 zaillena erosi

 zerua.

 Eta gizon ori illik dago.

 

 Lurpeko dardarak bekokia ler-mintzen diote.

 Lur amilduzko danbalada,

 anots eromenduak,

 atxur ta pikotxezko ots naastuak,

 belarriak.

 Begiak,

 azetilen argi,

 urrezko barnebide, bustiak.

 Biotza,

 arrizko dunbots, poz-ikara, dinamitak.

 

 Amets dagi meatzakin.

 

 


inprimatu