inprimatu
Aingeru ona
Izenburua:
Aingeru ona
Sinadura:
Rafael Alberti
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Sabin Muniategi)
Egilea(k):
Muniategi, Sabin
Alberti, Rafael

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1968 III-IV Uhaina
Orrialdea:
111

Aingeru ona

 

Rafael Alberti

euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin

 

 Nik nai izan nuana etorri zan,

 nik deitzen niona.

 Ez babesik ez duten zeruak garbitzen dituana,

 aterperik ez duten artizarrak,

 aberririk gabeko illargiak,

 elurrak.

 

 Esku batetik eroritako elurrak bezela

 izen bat,

 amets bat,

 bekoki bat.

 

 Ez a, bere illeai

 eriotza lotu ziona.

 

 Nik nai izan nuana.

 

 Ortzia atzaparkatu,

 orriak zauritu, leiarrak igitu gabe.

 

 Bere illeai

 ixilla lotu zion a.

 

 Gero niri miņik eman gabe

 bularrean argi goxozko ibaiertz bat atxurtu

 ta gogoa ain ibilgarri egingo didana.

 

 


inprimatu