inprimatu
Zumarrondo bati
Izenburua:
Zumarrondo bati
Sinadura:
Manuel Altolaguirre
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Sabin Muniategi)
Egilea(k):
Muniategi, Sabin

Altolaguirre, Manuel

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1968 III-IV Uhaina
Orrialdea:
106

Zumarrondo bati

 

Manuel Altolaguirre

euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin

 

 ĄZe azkatasun geldia irabazten ari zeran

 ezetasunez beteriko ixiltasun batean!

 Oztaz-oztaz nabaitzen da bizia zuregan

 ta eztezu ezer illik zumarrondo aundi.

 Zure adarren enbor traketsetatik

 umetu, zurikatzen zaituzten

 oiri txikiok, biozperaturik naukate.

 Ta, zure arpegibera irriztatzen diran orriok,

 negar-malkoetan pentsarazten didate,

 ta zuk esango zendukezan maitezko itzetan

 zu ere gizona ba'ziņake.

 Goituz zuazen azkatasun geldi, gentzatsu ortan,

 zure aundiera etzait aztun, ez dit miņik ematen,

 ni ere azke izanik era berean,

 zu bezelaxe izango nintzake.

 Zu geldirik zagoz bai berritzen zeranean

 ta, sustartua goitzen zera.

 Ni ibilliarren beti naiz bat

 ta, ene oņok lurrean sartzen ezpadira ere,

 nire gorputzak espetxeko arresia io dezan

 ortakoxe, beste duiņik ez dute.

 Zure azkatasun geldi, zure bizitz eder orrek

 nire katigutasun uztarri au biguntzen naute!

 

 


inprimatu