inprimatu
Itxasoa
Izenburua:
Itxasoa
Sinadura:
Piku
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Piku

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1968 III-IV Uhaina
Orrialdea:
75-76

Itxasoa

 

Piku

 

                         (Nere biotzean bizi diran Bilbo'ko Euskeldun guztieri)

 

 Nere gogoa...

             ugin urdiņak amets.

         Nere biotza...

             zure izarrak naiez.

 Illuna da, Jauna, itxas ertzean.

 Bakarrik nago bakardadean.

         Geldiro zatoz... geldiro noa...

         zu libre, ni lotu...

         nere atsekabetik iges...

         zuk zugandik antzez.

 Bildur berri bat daukat.

 Zure kale luzeen, ertzean

 nere illak arkitzen ditut...

 bildurra ematen didate illak.

         Zure magala...

         azkengabeko obitegia dirudi.

 Ta an Euzko gogoak, gudaurka.

 Itxas bareak jaten Euzko seaska.

         Sorgiņak parrez.

         A ze nazka.

         Barea'ren txistu

         basoti dator.

         Tantai olagarru.

 Izkutu egin nai nuke bildurrez,

 nere gogoaren seaska jan ez dezan.

         Ta ala ere...

         Zugana noa, itxas...

             ugin urdiņak amets.

         Zugana...

             zure izarrak naiez.

 Nun ugiņak, nun izarrak?

 Ez al dauka Euzko gogoak

 atseden dezan izarra?

         A itxaso!

 Torizu nere gogo ausia.

 Eraman zazu gudan, gudan, gudan

 kale luzeetara...

         izarren gosez...

 ugin urdiņak amets.

 

 


inprimatu