inprimatu
Lore berriak
Izenburua:
Lore berriak
Sinadura:
Piku
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Piku

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1968 III-IV Uhaina
Orrialdea:
74-75

Lore berriak

 

Piku

 

                                                       (EUSKERAZALEAK taldeari)

 

 Lore berriak,

         usai beteak.

         Lore gazteak,

         Euzko loreak.

 

 Ixilik zeuden Aitor zaarrak

 erne zituten pipil xamurrak;

 sorgor luzean, guda gaberik

 lo-ta-zapaldu euzko gogoak.

 Espetxe illunak bildurturikan,

 arantzez bete, lore ezeak;

 odolez jantziz askatasunak

 piztu zituten lore urdiņak.

 Baiņan ez dira mendian jaio

 oraingo lore ta gogo miņak;

 guda zaarren ondarrak dira,

 lora gorriak, burni semeak.

 

         Lore berriak,

         usai beteak.

         Lore gazteak,

         Euzko loreak.

 

 Itxartu aberri, jaso begiak,

 malkoak kendu... ordun bezela...

 Euzko usaia kaletik dator

 basati, sakon, berriz jantzia.

 Bide guztiak alaitu ditu,

 argiz intzatu biotz itunak;

 itxas ertzeko apar antzeran

 muņez erotu itxaropenak.

 Nere biotzan aragi ustelak

 gaba luzean izarrez bete,

 argitu dezan berpizkundea

 euzko gogoan, aberri lore.

 

         Lore berriak,

         usai beteak.

         Lore gazteak,

         Euzko loreak.

 

 


inprimatu