inprimatu
Nere aitari zorionak
Izenburua:
Nere aitari zorionak
Sinadura:
Pedro M. Aldana
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldana, Pedro Mari

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1968 III-IV Uhaina
Orrialdea:
69-71

Nere aitari zorionak

 

Aldana

 

 Danok dakigu zer dan mundua

 oņaze ta atsegiņa,

 billosik jayo, billosik bizi

 ta eriotza bardiņa,

 lanaren trukez geure ogia

 irabazten alegiņa,

 alegin ortan sarri askotan

 alkar ikusi eziņa.

 

 Gorroto onek bere sustraiak

 sendian ditu nik uste,

 guraso onak dauzan etxean

 ezta asarrerik ez naste.

 Anai artean ikusi eziņa,

 dirua dala bitarte

 amaika aldiz ikus dot,

 baņa ortik bizi naz aparte.

 

 Emen daukagu gure aurrean

 gure aitatxu laztana

 bere bizitzan beti izan dau

 sobra ta gaņezka lana.

 Amaika izerdi, amaika neke

 iruntsi izan dozuna,

 lagun zintzotzat ama zeunkala

 zeru goietan dagona.

 

 Nere burura iduritxu bat

 yatorkit une onetan:

 lorategiak zelan direan

 ederrak toki danetan.

 Anai arteko bakea ikusiz

 euren artu-emonetan

 gurasoai eskerrak diņot

 maite dirala benetan.

 

 Irurogeita amaseigarren

 urtea dozu betetzen,

 zeure biziko poz aundienak

 orain zagoz zu gozatzen,

 zeure bizitza oso-osoan

 maitetasuna zabaltzen,

 orrexegaitik zorion au gaur

 Jainkoak dautsu eskeintzen.

 

 Ze zoragarri, ze maitagarri

 sendia olan ikusirik,

 bere aitaren ingurutxuan

 bete-betean baturik.

 Nere ustean amaika aldiz

 batuko al gara olanik

 gure aitaren gorputzak bai dau

 ondiņo osasun beterik.

 

 Eztaukat, aita, nik gaur berbarik

 nere poza erakusteko,

 nere barruan dagozan gauzak

 argi-argi azaltzeko.

 Milla esker, aita, dodaz zuretzat

 txikiena nazelako,

 arnasa apur bat daidan artean

 etzaitut iņoiz aztuko.

 

 Gaurko egunez nere zorion

 onen-onena zuretzat,

 olako eguna bai yakulako

 guztiz pozgarri guretzat.

 Eta orain nik eskaritxu bat,

 baņa eztala niretzat:

 biotz-biotzez eske dautsuet

 txalo bero bat beretzat.

 

                                                             Bilbo'n 1967-2-26.

 

 


inprimatu