inprimatu
Itxasoratze
Izenburua:
Itxasoratze
Sinadura:
Sabin Muniategi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Muniategi, Sabin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1968 III-IV Uhaina
Orrialdea:
56-57

Itxasoratze

 

Muniategi'tar Sabin

 

 Ta, txipili-txapalaka...

 o, au ipar-aize bigun,

 au ikutu eme!

 Ur azalean kulunka

 uintxoak uin,

 bata-bestearen gain

 ta, dantza-dantzari,

 bere-berean naukate,

 urduri.

 

 Millaka ontziak itxasoratuak dira,

 millaka oial txuri, millaka biotz,

 millaka arima bizi!

 Ni ere,

 neure ontzi ta oialarekin

 bizitzan gora,

 itxasoz barneratua...

 neure uiņak,

 neure aizeak

 batetik bestera,

 urean goraberaka

 urduri nabilte.

 

 O, au arraun ots,

 au goramin ta ikara!

 Ur sakon, ur azalez...

 bizitza arloan,

 goraberaka...

 au, biotzaren estutasun

 ta, ederkada!

 

 Olaxe, betikoz...

 bateko poz,

 besteko nekez...

 zori ezberdiņez

 itxasbera,

 ibilliz-ibilliz...

 bere eresi

 ta bere doņuz,

 bere itzal

 ta, bere argiz,

 uintxoak uin,

 itxasoak betean

 naramate...

 Ai, ez iakin nora

 eta noiz arte!

 

 


inprimatu