inprimatu
Semearen odola
Izenburua:
Semearen odola
Sinadura:
J. Josu Argiņarena
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
J. Josu Argiņarena

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1968 III-IV Uhaina
Orrialdea:
48-49

Semearen odola

 

J. Josu Argiņarena

 

 Amaren arantzartean

 txoriaren askatasuna

 piztu naiean

 jeiki dan semea,

 odoldua izan da,

 aurreneko arantza

 kendua zuenean.

 

 Arantzazko katea

 busti da odolez

 zaiņetan legortzeko

 ernetu dedin gero.

 

 Euri asko ikusi du

 arantzean amak

 —gaiņetik—

 malkoak ixillean,

 lurra

 —ase ostean—

 lo zegoela ikustean.

 

 Odola astuna da

 bizia jokuan danean,

 amaren semerik

 jatorrenarena

 ixuritzen danean.

 

 Gurtutzen da onelako odola

 ta pitxi ederrean gordeko ere,

 ondorengoak esan dezan:

 Bizi baten odola duk,

 guztion agurtza zezan

 eskeinia.

 

 Ama negarrez ilko da

 odol orren uzta ernetzen ezpada!

 Ez, semeok, ez, ez!

 ez gorde anaiaren odola

 zuen semeak gurtzeko.

 Ixuri zuen zaņetan

 askatasunaren uztak

 NI libre egiteko.

 

 Igurtzi zeru lurrak,

 izkutu ta agiriak

 anaiaren odolaz;

 zabaldu uri ta errietara,

 iritxi bedi arantza guzietara,

 oraindik bero dagoen

 nere semearen odola.

 Nasi zuen zanetako odolean

 oiu garratza sortu duen

 nere maitearen odola.

 

 Ez, ez, ez egin pitxirik

 odol ori agurtzeko,

 bestela...

 Ama negarrez ilko da

 odol orren uzta

 ernetzen ezpada...!

 

 


inprimatu