inprimatu
Etxeko arriak
Izenburua:
Etxeko arriak
Sinadura:
Jean Arp
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Sabin Muniategi)
Egilea(k):
Muniategi, Sabin
Arp, Jean

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1968 I-II Bakardade
Orrialdea:
99-100

Etxeko arriak

 

Jean Arp

euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin

 

 Arriak erraiak dira

 ori dek ori

 arriak aize enborrak dira

 arriak ur adarrak dira

 aoaren zelaian dagon arri gaņean

 ezur bat exeritzen da

 ori

 arrizko abots batek

 bururik burura

 oņik oņera

 aragia bezela arriak minberatzen dituzte

 bere amargarren izamenetik

 arriak odeiak dira

 dantzaka bere irugarren sudur gaņean

 ori dek ori

 arriak igurtzitzen diranean

 atzazkolak sustarretan etzaten dira

 arriak belarriak dituzte

 iateko ordu berbera

 

 buru gaņean bidetzen dan odeian

 egizko sudur bat dago etzanik

 begiradatako atzazkolak izamen sustarrak igurtzen dituzte

 arriak oartu ta odei gaņetan dantzatzen ari dira

 ori dek ori

 belarriak sudurretan etzaten dira

 irugarren arria aizearen aragia iaten ari da

 bigarren arriak oņak iaten ditu

 ori dek ori ori ori

 ezurrak sustarretan geratzen dira

 buru gaņetan oņak dantzatzen diranean

 atzazkolak arrietan etzaten dira

 orduak igurtzika

 ori

 erraiak mortxakak dira

 izatasuna arteza da

 aragiaren adarretan dantzatzen diran oņak

 begirada minbera bat daukate

 ordu-erraiezko begirada bat

 izatasun zelai gaņean oin bat ipintzen du

 ori dek ori ori ori

 sudurrak belarriak aoak buruak oņak arriak dira

 

 


inprimatu