inprimatu
Urte aroak bere izarratz ta laguntzailleak
Izenburua:
Urte aroak bere izarratz ta laguntzailleak
Sinadura:
Jean Arp
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Sabin Muniategi)
Egilea(k):
Muniategi, Sabin
Arp, Jean

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1968 I-II Bakardade
Orrialdea:
97-98

Urte aroak bere izarratz

ta laguntzalleak

 

Jean Arp

euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin

 

 Zu ondo urdiņa zera bai ene udaberri

 zu etzera ez gaizki atera

 udatearentzat askozaz okerrago berak

 ateratzen ezpaditu kontuak

 ots dagie ille-orde muskerrak

 ze ordu da

 udara da laurden gutxiago

 izarrak bere gorantzaren aria azkatzen ari dira

 billustuz beren larrosa lizunak

 egunen orratzak uztailla erakusten dute

 ara emen berriz negua naiko berandu nun datorren

 elurra bezin zurbil dan gizon bat bizkarrean arturik

 neguaren egunoroko udate ondorenetan erori dana

 anitz udatek itzultzen dute lauki biribil berdiņa

 astelen oro negua da

 neguak erdibitzen ditu txuria beltzagandik

 ta zati banandu bakoitza kutxilla zorrotz baten

 azpian uzten ditu era berean

 nagusiak bere mustar lurrintsuetan lo dagon bitartean

 beltz akeitetxean sortzen dan izkillotsak ez du esnatzen

 ezta bekoki illunezko iratxoen gaņera

 aurten goiz erori dan elurrak ere

 bularretako mallak lertzen diranean

 ta egun izentatuak bere txorrotak irikiz

 giza-orrien olatuei bere iauziak egiten usteko

 gu txiki-txiki biurtzen gera

 ta iņurrien illeta taldeai iarraitzen diegu

 irazeki bat eskuetan degula

 aterki ostendupeetan

 iateko ostenduak udazkenaren antz urria dauka.

 

 


inprimatu