inprimatu
Psike'ri leloa
Izenburua:
Psike'ri leloa
Sinadura:
John Keats
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Jon Beiztegi)
Egilea(k):
Beiztegi, Jon
Keats, John

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1968 I-II Bakardade
Orrialdea:
90-91

Psike'ri leloa

 

John Keats

euskaratzailea: Beiztegi'tar Ion

 

 Oi Urtzi! entzuinaz neurtitz marketsok, isi

       Ezti ta oroi maite bidez lauskituak,

 Ta ire zadorrak eres bear au azketsi

       Naiz iri soilik izan belarriratuak:

 Gaur ames bat egin dot nonbait, ala ikusi

       Egodun Adi begi esnatuenegaz?

 Basoan nenbilala sorgor ta ausnar-iausi,

       Ara nun, zentzungetzen nintzala uste-ezaz,

 Gazte eder bi neurkizan, etzinda biak-bat

         Osto-lili dardaren sapai ozenpeko

         Bedartzan, ta an igaron, sasitzan galtzeko,

                 Ibai usmagaitz bat:

 

 Lili nare, sustar-otz, usain-begi, urdin,

       Zidar-zuri, ta pipil Tiri'tar artean,

 Bedar oetuan etzazan arnas zilin;

       Besoak, bai egoak, besarka batean:

 Ezpanak ukutzen ez, ezta agurka baiņa,

       Esku-leun loak-edo etzanda ba'leukaz,

 Ta len-laztanak barriz ugaltzeko aiņa

       Ortzgorri maitasunan goiz-begi berakaz:

         Mutila, ara..., zera;

         Nor baiņa zu, oi uso zori-zoritsua?

                 Bere Psike bera!

 

 Oi atzenen iaioa, ederrez don gaindu

       Olinpiar mailadi ostendu osoa!

 Pebe'ren izarbela sapar-barren dundu,

       Ta Artizar kutuna baiņo ziratsagoa;

 Danon gaindik eder, naiz txadon naiz lil-orriz

                 Oindirik izan ez;

 Ez neskuts abesbatzik, erosta pozgarriz

                 Gauerdiko orenez;

 Ez abots, lauta, txistu ez kedats gozorik

                 Lurrun-ontzi esegiak;

 Ez mauno, ez oian, ez goiko-itz, ez berorik

                 Ezpan-its amets aztiak.

 

 Oi dirdaien! oparientzat belu dala,

       Belu baita lira'ntzat, ziņestun itsua,

 Ta irel-basa madalak dontsuak zirala,

       Dontsu aizea, dontsuak ura ta sua;

 Ta gaur-egunok ain urrin izanik zori

       Eraspen areitatik, ire egalok dirdiz,

 Olinpiar ostenduekin egaz iori,

       Iakustanaz, ta abes, nere begion argiz.

         Nadin bai ire abesbatz, ta erostaz ari

             Gauerdiko orenez;

 Baita abots, lauta, txistu, ta ire kedats gozo

                 Lurrun-ontzi esegitik;

 Ire txauno, oian, goi-erantzun, ta bero

                 Ezpan-its amets aztitik.

 

 Bai, neu non ire apaiz, ta daraikiņat gaur

       Txadon bat, nere gogo latzin baztarrean

 Or gogai ostotuak, min gozoon atzen-aur,

       Lerren ordez surmurtsu dagonaz aizean

 Urrinez urrin biran zugaitz saldo itzalak

       Mendia iantziko ione labarrik labar;

 An, aize-bigun, ta lats, ta zori, ta erlak,

       Lamin oldeiz etzinak urrumaz loakar;

 Ta gentza-zabal onen barren bigunean

       Irezkinduko deunat txadon gorrizka bat

 Garun arrastarien lili-sarepean,

       Murgoiz, tilinez, ta izar izengez erabat.

 Apeta baratzaiņak asmatu etzņak,

 Naiz lili azten iardun erne ezetz bardiņak

       Ta iretzat gogai ilunak irabazten iakin

                 Atsegin gozoa,

 Ta leioan gau-zuzi bat sartu al-iadin

                 Maitasun beroa!

 

 Oarra.— Keats'ek berak esan ei-eban bein, olerki au egiterakoan naikoa lan izan

 ebala, lenengoz bere olerkaritzan. Itxuraz, era biko agerpenak nai izan ebazan

 emen abestu: Lenengo olerkia bera egitearen gora-berak, ta gero giza-maitakeria

 eta gogo-maitasuna alkar izan daikezala agertu.

 

 


inprimatu