inprimatu
Neure izeneko Goi-aingeruari otoitza
Izenburua:
Neure izeneko Goi-aingeruari otoitza
Sinadura:
Miguel Angel Asturias
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Santi Onaindia)
Egilea(k):
Onaindia, Santiago
Asturias, Miguel Angel

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1968 I-II Bakardade
Orrialdea:
88-89

Neure izeneko goi-aingeruari otoitza

 

Migel Anjel Asturias

euskaratzailea: Igotz

 

 Goi-aingeru maitekor,

 zure ostean, neure eriotz-ordua.

 Eutsi egiozu! Zoriontsu naz!

 Igaroten ez eiozu itxi, Goi-aingeru sendo.

 Burrukatu zeure ezpateaz, il eriotza.

 Argia ipiņiko dozu aren aurka,

 Goi-aingeru ezkutuzko,

 edo askatasun batua, bera baita

 gain doguzan nausikerietatik txarrena,

 illunenetarikoa. Zure izar argiak

 jagon bei nire loa.

 Bildurgarri yat gaua. Gau-aldian, izan be,

 etorri daiteket ixil-ixil, izate barik,

 begiak niri beti-betikoz iztera.

 Neure izeneko Goi-aingeru,

 ez naiala, otoi, inguratu

 neure eriotzeao unean

 gizon izanaren asarreak.

 Igortzi zeure ezpataren sugarra

 neure azurretan. Argia izango naz barnetik,

 eta arek esango dau: Ez naz igaroko!

 Eta igaroten baldin ba'da,

 gizona ikusiko dozu eriotzeaz

 burruka latzean, besoz beso.

 Saiatuko naz, bai, ari koraiņa kentzen,

 eta ari begiak sar-azten; ikusi naiala

 etsai biurturik, azur argitsu

 ta gorizko zuraje egiņik.

 Ats-artu daian, arnasa dautsot sartuko;

 bere mututasuna itxi ta autor daiala

 zergaitik dagiskun kalte,

 ta ba-daiteke nik mosu emotea.

 Bere illotza mosutu bear da, iņostazun,

 neure egunetako Goi-aingeru orrek;

 ordun, baiņa, neure erio izango ta ez iņorena,

 nigaz burrukan egin dauana,

 nik mosu emon ta koraiņa kenduko dautsodana.

 Bitartean, zaindu nagizu, arren,

 ordu ez mende eztan ordutik,

 orain eta orduan.

 

 


inprimatu