inprimatu
Bolibar
Izenburua:
Bolibar
Sinadura:
Miguel Angel Asturias
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Santi Onaindia)
Egilea(k):
Onaindia, Santiago
Asturias, Miguel Angel

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1968 I-II Bakardade
Orrialdea:
84-87

Bolibar

 

Migel Anjel Asturias

euskaratzailea: Igotz

 

         Guatemalatar idazle au igaz, 1967'an, irurogeta zortzi urte egitean ain

 zuzen, Nobel sariz omendua izan zan. 1899'garrenean Guatemala'n jaioa da.

 Eskugoa ta aberrian ikasi ondoren, Sorbona'ra aldatu zan bere ikaskizunak geitu

 ta obeto sakontzearren; emen, garai artan Amerika'ko erlejiño zarrai buruz

 Georges Reynaud maixuak emondako saioaldiak jarraitu zitun.

         1918'an asi eban bere literatura karrera, arrezkero guztian

 egunerokoetan idazteari batez be sekuia laga barik. Olerki, ipuin, nobela ta

 antnerki, sail guztiotan gaiñ-gaiñeko idazlea dogu Migel Anjel Asturias,

 espaiñeraz gaur Amerika'k daukan apain-jantzienetarikoa nunbait.

         Onek dituzu bere libururik garrantzitsuenak:1) Olerki saillean: «Sien

 de alondra», «Rayito de luna». «Alclazan» eta «Mensajes indios»;2) Ipuin

 saillean:«El espejo de Lida Sal» eta «Leyendas de Guatemala», espaiñarrak ara

 orduko maiak euken bizimodu ta kultura goratuaz;3) Nobela-saillean:«El señor

 presidente» (1946), diktaduren aurkako txibit-erabilte gordiña, «Viento fuerte»

 (1951) ta «El Papa Verde», zozialak biak, «Hombres de maiz» (1952),

 Guatemaia'ko gizasemeak, lurrak eta mituak goretsiaz, eta «Week-end en

 Guatemala» (1956), politikari buruzko kontakizunak; 4) Teatru saillean:«La

 audiencia de los confines», eta abar.

         Titulu guztiotan, bai mamiñez bai azalez, oso jatorra agertzen yaku

 Asturias. Aberats, egizale ta dizdiratsu da, edozein ertzetik begiratuta.

 

 Makiña bat bider esan neban

 are-bularrezkoa etzala ondartza,

 bere zaldia baiño!

 Makiña bat bider esan neban

 bits-ulezkoak etzirala olatuak,

 bere zaldia baiño!

 Makiña bat bider esan neban

 kaskar klunkarizkoak etzirala itxasaldiak,

 bere zaldia baiño!

 Makiña bat bider esan neban

 izpazter-joaren otsa etzala eustagan,

 bere zaldia baiño!

 

 Bimien arrantzaleak, maskorrak

 edegiz doaz, ixil-ixilik. Joku bat da,

 tristura gaziena ta menpekoena.

 

 Zenbat nakar il! Baia ba-dator

 ostarkua bularrean dakarrena,

 Eguzki-koloreak eta ikurriñak.

 

 Mugaldez mugalde darabiltza begiak

 ta ez dakus itxaso amaigea besterik.

 

 Bular erritar izar-jakintzaz betean

 kisket-otsez lez daukaz bere atzamarrak

 eta esaera zar doiñuz itz egiten dautse

 bitxiakaz uretan ezkontzen diran gizonai.

 

 —Garuntegia sabel-zorroa da buruan,

 ta aizatu egin bear da esana aurkitzeko,

 tanta xau ori! Aizto bat da pentsatzea.

 Ta ixil geratzean euren bekokia dantzue

 burdiñeak erreta. —Txataima?

 galdetzen dau ugarteak,

 ortz-gorri legorren sokagilleak.

 

 Eta latz-ikara osoz, aiztoa eskuan,

 koloniar maskorretan billatzen da

 gizonaren askatasuna, bitxi bakana.

 

 Utikan alkondarea,

 zaragia ta bizia!

 Obiratu barik gelditu ziran ugarte-azurrak...

 Eta bitxia? Obe bakarrik iruntsi

 bularra orioztuta. Bitxiaz mintzatzen da

 buztarria neke izaten asterakoan.

 Eta aiztoka. Barriro be aiztoka.

 Bolibar amaitzen eztan burruka dozu.

 

 Erlauntz-zati bateko eztia dastatzen dau

 ezpanen gozagarri, ta laster txu-egiten.

 Naiz-ta argizaizkoa, ezta, ez giltzapean

 ez espetxean egiñiko gozorik miazkatu bear,

 argizaia bera be naikoa latza baita

 beragaz azkeen egunsentia geldirazten bada.

 

 Zergaitik ez dakusaz izarrak? Txamarra

 zapitzat dauka, begiak jagoteko,

 txiñurri ta urunaren bildur yatzu,

 Jainkoaren uruna izarrak baitira

 ta txiñurria ezpaita besterik, Bera baiño...

 

 Bekokia zut gora jasorik, zerua ikuskatu

 ta ainbat mundu askatu pentsatzea

 gauza bat litzateke. Txamarra sakona da

 ta lurra askatzea naikoa dau gizonak.

 

 Laiño zurian askatzen dau ao-ugela.

 Zaldiaren sarkutzak nabaitzen zitun

 zapaloraren pultsuz bere txorkatilletan.

 

 Zergaitik susterren geografi ori

 ibai azke bakoitzean ezpatak ba'doaz?

 Ikubillak murgil-azo ta ur barrutik

 odolak bere errubiak izerditzen dauzan

 miin gardenezko galtzairuak atera.

 

 Urtutako izarkien begikara.

 Bere gudarien arpas-otsa dantzu.

 Zelaitarren pafa jarioa,

 euren aztamakilletan sudurrak

 daroezala dirudi-ta. Menditarrak,

 atsa agin artean usigia daroenak.

 

 Eta arnas-otsen oe bigun onetan,

 erri sakonaren bultz-indar gaiñean lez,

 lo datza Buruzagia.

 

 


inprimatu