inprimatu
Mao Tse-Tung-en olerkiak
Izenburua:
Mao Tse-Tung-en olerkiak
Sinadura:
Mao Tse Tung
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Santi Onaindia)
Egilea(k):
Onaindia, Santiago

Mao, Tse-Tung

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1968 I-II Bakardade
Orrialdea:
81-84

Mao Tse-Tung'en olerkiak

 

euskaratzailea: Igotz

 

         «Kontxo, kontxo, gizon au be olerkari?», esango daust norbaitek. Bai,

 Mao be poeta. Kondairak ezagutu dauan diktadurarik gogorrena Txina'n sartu ta

 ipiñitako gizona, olerkari dozu, ta bikain samarra izan be. Anai arteko burruka

 garaian, Txina astindu eben unerik latzenetan, goi-argiak ikutua nunbait, poema

 politak idatzi zitun. Gerora, barriz, 1949'garrenean garaitza lortu ondoren,

 gitxi idatzi dau, bertsotan beintzat. Ona, bere liburuetan agertzen diranetatik

 lau, euskeraz.

 

I) Mendi-besangak

 

 Mendi-besangak!

 Neure zaldia zastatzen dot,

 bizkorrago!,

 zela itxi bagarik.

 Abiatzen naz ta burua jasoten

 zerua iru oiñera dago, irura, neure gaiñ.

 

 Mendi-besangak!

 Itxaso zakar iduri, olatu ausiak

 jaso ta iraul-erazorik,

 burruka zelaiaren erdian

 burua zutitu ta ostikoka dagien

 millaka zaldien antzean.

 

 Mendi-besangak!

 Zeruko urdiñean sartzen dabez

 euren mustur zorroztuak.

 Aren indarrak bermatuko ezpa-leuz,

 orpotik egingo leukie zeruak.

 

 (Mao'ren oarra: Erri-kanta batek diño):

 

 Garazur mendia an, goian dago,

 Altxor mendia an, beian,

 zerua iru oiñera dago, irura, bakarrik.

 Igaroteko, burua makurtu bear dozu

 edo zelaiaren bizkarretik jatsi.

 

2) Tapoti

 

                           (Laugarren Muiño ostean, 1933'ko otsaillean idatzia)

 

 Gorri, laranja, orimin,

 musker, anilezko, more, urdin.

 

 Nok dagi zeruan dantza

 ta kolorezko zinta oni bira?

 

 Atertu da euria

 ta euzkia da barriroz,

 eta atxartea ta munen betertzak

 urdinkara dagoz.

 

 Orro dagi, ostera be,

 burrukaldi zakarrak.

 

 Bala-zuloakaz nabarturik

 agiri dira erriko ormak,

 euren ederra geiagoturik.

 

 Eta gaur muiñoen gaiñak

 are dirudie ederragoak.

 

3) Nanchang'i eraso

 

 Bagilla: gure gudaroste bardingeak

 ustelari, gaiztoari

 erasoten dautsoe,

 milla metro luzeko sokaz

 erensugea korapillotu naiean.

 

 Kan ibaiaren bestekaldean

 lur-zati bat gorri biurtu da,

 Huang Hung-Lüeh'ren

 Gudarosteari millesker.

 

 Millaka langille ta lugin garailleak

 Kiangsi amilka daroe,

 ta Liang Hu'ri atseden bage

 erasoten dautsoe.

 Laterri-artekoa'ren sugar beroa,

 aize-zurrunbillo ikaragarri lez,

 zerutik nire gaiñ jasten da bira-biraka.

 

4) 1929'ko Urte Barri eguna

 

                     (Lenengo bertsoko errien izenok Fukien probintzian dagoz;

               beroz, Mao'k eta Chu'k eguzki aldera eroezan euren gudarosteak,

                                       an gudarako abialekua jarteko asmotan).

 

 Ninghua! Chingliu! Kweihua!

 Medarra da bidea,

 oiana ezkutuz betea,

 odolgia labankor.

 

 Norantza ete goaz gaur?

 Artez-artez, Wuyi mendi oiñera.

 Mendiaren oiñera,

 mendiaren oiñera.

 

 An, aizeak zabal-erazoko dau,

 pergaminu bat legez,

 gure ikurrin gorria.

 

 


inprimatu