inprimatu
Jazoten yatana
Izenburua:
Jazoten yatana
Sinadura:
Evgeni A. Evtushenko
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Santi Onaindia)
Egilea(k):
Onaindia, Santiago
Evtushenko, Evgeni A.

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1968 I-II Bakardade
Orrialdea:
76-77

Jazoten yatana

 

Evtuchenko

euskaratzailea: Igotz

 

         Olerki au, Bela Ajmadulina'ri, bere emazteari zuzendua da. Evtuchenko'k

 sarri aitatzen dau bere olerkietan Bela izena. Ta emakume au be olerkari dozu,

 ta bere senarragaz batera, sobietar poeta gazteen taldekoa.

 

 Jazoten yatana da

 adiskide zarra ez datorrela orain

 ni ikustera;

 baiña ba-datorkit, zarata gogaikarriz,

 beste era bateko jentea.

 Eta bera be

 ortik zear doa, nok jakin nora,

 beste jente-modu batzukaz

 eta konturatzen da bera,

 ta gure atzez-atze ibiltea ulergaitz da,

 ta ez dagigu alkar oiñazetu baiño.

 

 Jazoten yatana da

 etorri bear leukena ez datorkidala,

 sorbaldan jarten daustaz eskuak

 eta bestea ostu egiten dausta.

 Baiña esaidazu,

 Jainko maitearren,

 zelako sorbalda gaiñean

 jarriko dauz besteak bere eskuak?

 Ostu egin eusten a bere,

 aspertzeko, lapurretan asiko yat.

 Eztau beingo-beingoan egingo,

 baiña, barruaz burrukan bizi ezkero,

 igarri barik ezarriko dauz bere begiak

 arrotz baten gaiñean.

 

 Zenbat lokarri alper, kiriotsu, geixoti,

 zenbat bear-eztako adiskidetasun!

 Nun nik babesa aurkituko ete?

 Zatoz, zareana zarealako ori, ta ausi

 pertsona arrotzen alkartasuna,

 kideko arimen banakuntza!

 

 


inprimatu