inprimatu
"Gizon bat il dabe"
Izenburua:
"Gizon bat il dabe"
Sinadura:
Evgeni A. Evtushenko
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Santi Onaindia)
Egilea(k):
Onaindia, Santiago
Evtushenko, Evgeni A.

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1968 I-II Bakardade
Orrialdea:
75-76

«Gizon bat il dabe»

 

Evtuchenko

euskaratzailea: Igotz

 

 Gogoan dot sakon urriña,

 zubi zargaldu ta ustela,

 eta emakume bat egan

 bere beor gaiñean.

 Autsezko odei illunean,

 kolorga ta ederrik bage,

 «Gizon bat il dabe!»,

 garrasi egin eban.

 

 Ezingo dot aztu, ez,

 bizi nazan artean

 igitaiak bedarrera jaurti

 ta aren atzetik zelan joan zirean.

 

 Illa, zurbil eta nabarmen,

 bizkargune baten ostean

 lurreratua zetzan,

 zauri agergaitz batekin

 azkenengo saietsean.

 Errugabe gaixoa,

                   diruagaitik

 itxi eben illik...

 

 Gogoan dot buztin baltza,

 ba-dantzut kaskoen otsa.

 Autsezko odei altzoan,

 eta amesezkoan,

 dakust emakume a.

 «Gizon bat il dabe!»,

 orro dagi abots betean

 neure errai muiñean.

 

 Gatx da lur gaiñean bizitea,

 mingarri da oiu a entzutea.

 Gizonaren eriotzara

 ez nago oraindik egiña.

 

 Giza-arimearen

 uste gabeko eriotzan

 aurkez egona naz sarritan.

 Eta adiskide zarragan,

 ots-iskanbillaren erdian,

 izukor nabari izan yataz

 illaren arpegikunak.

 Ezin dautsot eutsi.

 Agiñak estutu ta ixillik nago.

 «Gizon bat il dabe!»,

 garrasi egingo dot beti.

 

 


inprimatu