inprimatu
Olerkera
Izenburua:
Olerkera
Sinadura:
Vicente Huidobro
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Santi Onaindia)
Egilea(k):
Onaindia, Santiago
Huidobro, Vicente

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1968 I-II Bakardade
Orrialdea:
73

Olerkera

 

Vicente Huidobro

euskaratzailea: Igotz

 

 Giltza lez bedi bertsoa,

 ateak millaka edegiaz;

 Orri bat beera; zerbait doa egaz;

 begiak ikusia oro, sortua bedi,

 ta entzulearen arima

 bego dardaraz, ta ezbai.

 

 Asma ludi barriak, ta zaindu zeure izkera;

 itz-lagunak, bizi-azo ezik, il egiten.

 

 Kirioen aroan gagoz.

 Dingilizka dago giar zapala,

 gomutakia lez, museu-etxean;

 baiņa origaitik ez gara aulago:

 egiazko indarraren muiņa

 buruan datza.

 

 Zergaitik, olerkariok, larrosea kantatzen?

 Ler-azi ta loratu egizue poeman!

 

 Eguzkipean, geuretzat bakarrik

 bizi dira gauza guztiak.

 

 Olerkaria, jainko txiki da.

 

 


inprimatu