inprimatu
O, emakume!
Izenburua:
O, emakume!
Sinadura:
Pedro M. Aldana
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldana, Pedro Mari

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1968 I-II Bakardade
Orrialdea:
71-72

O, emakume

 

Aldana

 

 Mundu onetan gauza bat dago

 danok lortu daikeguna

 ta aren atzetik ibilli oi da

 beti gizon zentzuduna.

 Danok dakigu ta esaten noia

 gauza guztiz ezaguna

 zorionaren egarri miņak

 betetzen dausku eguna.

 

 Ai, zoriona, ze berba bigun,

 epel ta zoragarria;

 ai, zoriona, sarritan ain gatx

 lortzen dan urre gorria!

 Zorionaren atzetik dabil

 gizon errukigarria,

 gau ta egunez ase eziņik

 berea dan egarria.

 

 Zorionaren billa nenbillen

 itsu gau eta egunez

 ta alako baten ara nun yatan

 agertzen irudimenez

 txori kantari, alai, baketsu

 nireganatzen kemenez,

 bere biotza eskiņi guraz

 itz goxo eta bigunez:

 

 ĢGizon bildurti, errugabea,

 maitasunaren eskale,

 zure biotza ni barik ezin

 izan leiteke maitale.

 Zorionaren iturri ni naz,

 maitasunaren emale

 gau illunean argi bizia,

 lo zorroaren itzarleģ.

 

 Nere eskuan artu nai neban

 txoria itsu-mustuan,

 baiņa arinka iges egin zan

 gerizpearen moduan.

 ĢNor zara, txori, esan eidazu,

 nor ete zara munduan,

 orrenbesteko sua zabalduz

 beti zeure inguruan?ģ

 

 Goi argi indarrak urratuta lez

 nabaitu neban biziro

 emakume bat lorez jantzirik

 ene aurrez maitekiro,

 begi baltz, lirain, zoragarriak

 begiratzen samurkiro,

 irripar bigun, maitasun antzo,

 edertasunez argiro.

 

 Gizonarentzat emakumea

 bizitzarako laguna,

 berari falta yakon erdia

 osotzen dauan kutuna.

 O, emakume agurgarria,

 lirain, bigun ta leguna,

 Jainkoak zugan ezarri bai dau

 benetako maitasuna.

 

 


inprimatu