inprimatu
Baserri uts gaxoari
Izenburua:
Baserri uts gaxoari
Sinadura:
Balendin Enbeita
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Balendin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1968 I-II Bakardade
Orrialdea:
69

Baserri uts gaxoari

 

B. Enbeita

 

 Baserritxua, itun naukazu

 Zu orrela ikusirik;

 Bakartadean itxi zaitue,

 Or zagoz sasiz jantzirik.

 Zugaz, mingaiñez oroitzen dira,

 Baiña ez dau errukirik;

 Eriotzia laster daukazu

 Ez bada laguntza obarik.

 

 Zure semiak kaikuarekin

 Or dabiz mendi plazetan,

 Baserri alde didar egiñaz

 Azaleko amesetan;

 Baia gizona ez da ezautzen

 Bere soiñeko praketan;

 Ez dira elduko zure etxaurreko

 Sasi sastrakak libretan.

 

 Garai batean zuk landu zendun

 Bizi-bideko ortua,

 Azia erein, landarak jarri

 Eta zabaldu frutua.

 Euskal Erriak ezer ba'dauka

 Zugandik dauka artua.

 Eta zergaitik itxi zaitue

 Ainbestian baztertua?

 

 Baserri baten jaio nintzan ni

 Lora illaren ogeian,

 Usparitxa'ko auzunetxuan,

 Bertsolarien kabian.

 Baserri baten gaur be bizi naz

 Poz atsegiñen erdian

 Azken arnasa bere nai neure

 Emon neure baserrian.

 

 


inprimatu