inprimatu
Marrigorringo
Izenburua:
Marrigorringo
Sinadura:
Sabin Muniategi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Muniategi, Sabin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1968 I-II Bakardade
Orrialdea:
53-55

Marigorringo

 

Muniategi'tar Sabin

 

 Uda giroko egun,

 goiz garbi eguzkitsu,

 goiz eder-ederra zan...

 eta, gure mutilla,

 mutiko bizkor,

 mutiko alai,

 mutiko egin-egiņa...

 goizaren pozez,

 landa ta zelaietaz

 aizea baņo ariņago

 bideratu zan,

 bizi billa,

 bizi billa

 ta, mamutzetan.

 

 Ta, ain gurea dan Iparra,

 bere ortzi oztin,

 bere goi zabalez

 argi eta garbi,

 biderik bide

 bere xurrumur ozkirri,

 bere ikutu bultzakor,

 orriarte atsegiņez...

 txirula ta txiruli,

 txori ta txirtxillakin

 arto garietaz,

 goiz-gora zetorren

 ain egun ederraren

 zorioneko bidez.

 

 Eta, mutikoa mutiko,

 (salto eta brinko)

 dantza dantzari,

 aizearekin aizeka

 eskuz-esku zebillen

 ain gogozko bide,

 aizerik ederrenez.

 

 Eta, ainbeste ibilli,

 amets-egurastez...

 berak nai zuan

 gogozko,

 mamutxo gona gorri,

 mamutxo txiki

 polit bategaz,

 bidean

 topo egin zuan

 azkenez.

 

 Auxe, auxe mutillaren poza

 Marigorringo, Marigorringo

 ia esaten nazun orain,

 esaten nazun esan...

 —Aize ala euri,

 biar zer egualdi,

 biar zer egingo?

 

 O, mutiko, mutil!

 Ene mutil alai,

 ene mutil potingo!

 —Putz egiok putz,

 putz eta putz...

 eta, une batean,

 beingo-beingoan,

 berialaxe iakingo...

 

 Xomorroa eskuratuz,

 gure mutilla bai arro!

 Putz eta putz ari zan,

 putz eta putz,

 ia gure zomorroa,

 noiz asiko

 goietan gora,

 egan!

 

 O, asi ba'zan asi zan...

 bere egoak arro-ano,

 bere egoak,

 zabal zabalik zituala

 egada aztun,

 baldarrean...

 

 An doa bai, an doa,

 oker-okerka

 bere ego motzakin

 an doa,

 egan...

 An doa

 biar ere,

 egun ona,

 egun on-ona

 izango zala

 egaka baieztuz!

 

 


inprimatu