Ichasoko izar Ama Birjiña edo "Ave Maris stella" euskaraz
Arana, Jose Ignacio
¡Agur ichasoko izar
Ama Jainkozkoa!
Beti-beti Birjiña,
Ta ate Zerukoa.
Arturik Gabriel-en
Agur-on maiteak,
Pakez sendo gaitzatzu
Eba-ren umeak.
Askatu pekatutik;
Argitu begiak;
Kendu gaitzak, eskatu
On guzti guztiyak.
Amatzat ager zaitez:
Ar-bitza erreguak,
Zugandi jayo zaigun
Seme Jaungoikuak.
Birjiñ paregabea,
Garbi ta ochan zera,
Kulpak kendu, ta iguzu
Garbitasun bera.
Bizi gaitezen garbi
Bide seguruan,
Jesus ikusi arte
Betiko Zeruan.
Onra Aita, Seme, ta Jaun
Izpiritu-ari
Onore bat ber-bera
Iru personari.
|