inprimatu
Negu abestia
Izenburua:
Negu abestia
Sinadura:
Piku
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Piku

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1968 I-II Bakardade
Orrialdea:
29-30

Negu abestia

 

Piku

 

                                             (Nere aitaren guda-iagun izan zan

                                             Beistegi'tar Joanito adiskideari)

 

 Sugar berrian iratxo zarrak,

 txori oztuna kaiolan,

 edurra ugari zelai murian,

 seaska zarran aurtxoa.

 

 Goazen, aitona, goazen laisterka

 berotu dezan sutara;

 zure gorputza otzez egonez,

 zure biotza beroa.

 

 Mantarra zarra ipiñiko det

 zure oñeko zarretan;

 edur bildurrik ez dezu izango

 aurtengo negu luzean.

 

 Ez da izarrik goiko zeruan,

 ez da izarrik errekan;

 nere biotzan izarrik ez da...

 nere biotzan izotza.

 

 Ez da lorerik mendi tartean,

 ez du ostorik zugatzak...

 ez da lorerik nere biotzan...

 nere biotzan ostoak.

 

 Abi txikian ituna dago,

 ituna dago txoria;

 ega azpian ume maiteak,

 ega gañean izotza.

 

 Seme laztana urruti dago,

 erbeste itunen negarrez;

 zeru guztiak illunik daude,

 garo legorra, goibelez.

 

 Goazen, aitona, goazen laisterka,

 otoitzak xamur egiten...

 «Aita gurea...» «Agur Maria...»

 barneko izotza urtutzen.

 

 Illunabarra eroriko da

 laiño ubelen azpian...

 gauza guztiak ametsez ordun,

 lo-kuluxka goxoan.

 

 Seaska zarran aurtxo berria,

 txori oztuna kaiolan,

 edurra ugari zelai txurian,

 seme kutuna erbestean.

 

 Gorde zaiozu, ama maitea,

 «garo usaia» seaskan...

 osto, izotzak, iges eginda,

 lotan izarrak biotzan.

 

 


inprimatu