Bizi ondoaren doiņua
P. Barba Yacob
euskaratzailea: Amillaitz
Ai, nolako ariņak diran gure egun batzuek!...
Ala, aizetan arrotuta dabiltzan zakar-autsak.
Agian beste nunbaiten zai neukan zoriona,
bide argi ta zabala bai-du gure bizitzak.
Ai! ta nolako emakorrak beste egun batzuek!...
Alatsu Udaberriz soroak emaitzez aberats,
Euri gozopean gogo baratzak esnatuaz...
Biotz-lore usaiz bete da mendi ta egurats.
Ta beste egun batzuek, ain nara ta paketsu!...
Iņular-aurtzaro, zafir-aintziren antzekoak.
Aietan edozein bertsok, naiz txorien egadak,
naiz biotz-miņek pozten dizkigu biotz-ondoak.
Ta zenbait egun illunetan, ain gera lardatsak!...
Alatsu sukarri beltzaren barruko illuna.
Gaba uste gabean datorkigu argi-mutillez
Dirdaika eskeiņiz On eta Gaitzaren txanpona.
Ta beste aldi batzuetan, ain gera lizunak!...
Aietan alperrik galtzen degu eme-irritsa.
Ta gerri ta bular guriak gozartu ondoren,
emaitz-muiņak biotzean sartzen digu izotza.
Ta urrengoan ain dira goibelak gure zeruak!...
Alatsu dira negartiak ostrope arteak.
Alakoetan intziriz dago biotz minbera;
Itxiak bai-dauzka beretzat zeruko ateak.
Baiņa egun bat ere izango det oi! nere Lurra!
Itzulik gabeko bidean jarriko nauena!
Aizeak etsipen doiņua emango dutena!
Geldi eziņeko gurdian galduko naizena!