inprimatu
Neskatx baten uneak
Izenburua:
Neskatx baten uneak
Sinadura:
Jorge Rojas
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Sabin Muniategi)
Egilea(k):
Muniategi, Sabin
Rojas, Jorge

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1967 III-IV Geldi ta itsu
Orrialdea:
88-90

Neskatx baten uneak

 

Jorge Rojas

euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin

 

I. Ametsa

 

 Olaxe lotan, billutsik, ez litzake izango

 liņopean askoz garbiago. Berean dakusgu

 odol atxilotuaren sarepean ain emaitsu,

 itxitasun berak damaion babesez gorengo.

 

 Ta iztarraren une bateko zirkin igesi,

 bularraren goiberazko zillartasun nagian,

 gurarizko ezti gozo batek biztua irudi,

 amets kulunkariaren xamurtasun bigunian.

 

 Ta ezpan mamitsu orrei darieten emangura,

 abots ixillez izentu lezakean igali,

 doaitasun goigarrienetako lei, izangura.

 

 Ta atxilotua dagon egalaren itzal ori

 iztar txurietatik egatuko litzake gora,

 itzartu izan ezkero ain neska zoragarri.

 

II. Ispillua

 

 Arrain ta soņurik gabeko gelditasunean

 ur gogorrak bere itxitasun nagia dargazki,

 ta gogortada-orbanik gabeko belaunari

 lats geldituak antzeman nai liokete bat-batean.

 

 Ain erreza dan leiartasunpean murgildua

 bere igaliak dakus oraindik-orain loretuak;

 ta bere arima gaņean eztiki gogortuak,

 goiberazko emetasun izakunde berua.

 

 Ta uingura altzogarri, magalpe biguncan

 izpi bakoitzak lenengo argazkitu nai luke

 igaroz duan ubera-gardentasun barean.

 

 Ta pultsua bere zain-artean atxilotua

 bolbolka ari da ernai ta, —berak ala uste—

 egitazko ibaiertz batean dala goitua.

 

III. Eriotza

 

 Egurats aztarrenik ezlegoken bizitoki

 inguru estu eta itxi batean bezela,

 bere bekokitik uso bat zebillen egaka

 ta bere ezbaiko izakizunetik igesi.

 

 Ta bere leiarrezko sabelarte goiberatsuan

 dizpillezko edontzi bero baten antzera,

 bere odolaren olioa erdi-bertanbera

 bere txuritasunez izoztua gelditu zan.

 

 Ta bere zillarrezko borobiltasunak galdurik

 lurpean, lur aztun-otzaren gozamenerako

 dakusgu bai, bere ezti izkutuenak emanik.

 

 Ta oialak ta egoak, bere begi-ninietako

 zerupe oztin zabalean, betiko ostendurik

 aizearenak ziran ta bere egadatarako.

 

 


inprimatu