inprimatu
Antiokiarraren kantua
Izenburua:
Antiokiarraren kantua
Sinadura:
Epifanio Mejia
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Juan Ignazio Goikoetxea Gaztelu)
Egilea(k):
Mejía, Epifanio
Goikoetxea, Juan Inazio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1967 III-IV Geldi ta itsu
Orrialdea:
86-87

Antiokiarraren kantua

 

Epifanio Mejia

euskaratzailea: Gaztelu

 

 Mendi-gain batean sortu nintzan;

 eta nere ama eztiak dionez,

 eguzkiak arkaitz gorri batean

 argitu zuen nere oantzea.

   Antiokiar oianetako aizea

 bezin azke jaio nintzan;

 mendiz mendi egan dijoan

 Andesetako arranoa bezela.

   Aitz-tontorrean jaioa dan

 arranokume azkarrak

 aizeak egurasten dituen

 tontorrak ditu beti maite.

   Eguzki-zale naiz, zeru zabalean

 bere kabuz dabillelako;

 aizetea ere, oianetan

 bere kaxa txistu dagilako.

   Arbasoak ondoretzat

 laga zidaten aizkora

 maite dot, danbadaka

 ots azke sortzen ditulako.

   Jauntxo zekenak landu bitzate

 kate luze-gogorrak

 beren oņetan, belauniko,

 mun dagiten menekoentzat.

   Antiokiar mendi-gain batean

 azke ta burgoi jaio nintzan onek

 burdiņa daramat eskuetan,

 lepoan astun zaidalako.

   Be-alderaņo jeisten naizenean

 eta turuta adi dudalarik,

 igotzen naiz mendietara

 Goait-oiua egitera!

   Mutillak! —diot oianetako

 auzo-lagun guzieri—,

 turutak ots dagi...

 Lurrean ba da jauntxorik!

   Nere lagunak, poz-pozik,

 mendian aizkora utzirik,

 aztamakilla dute eskutara

 eguzkitan zillar-dizdiz.

   Eta zorroa bizkarrean,

 ba goaz ibar, ibai zabal,

 malda ta mendi-gain zear;

 eta an, zelai zabalean,

 etsaiaren oial-dendak

 ke ta jende artean zuri-zuri

 begizta ditugunean,

 an goaz aize beltz giņoan

 lur gaņetik zurrumilloan.

 Ondikoz! gure aztamakillen

 erauntsiari zai daudenen.

   Barkakizun da amor dagina,

 izan ere ba da zindotasun

 oian zaarrak elika dituzten

 biotz zangarren barnean.

   Itzulian garaille gatozelarik,

 neskaen eskutatik erriz-erri

 lore-sortazko koroi ditugu

 gure bekoki nareen edergarri.

 

 .....................

 .....................

 

 


inprimatu