inprimatu
Txakurtxoa
Izenburua:
Txakurtxoa
Sinadura:
Jose Manuel Marcoquin
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Juan Ignazio Goikoetxea Gaztelu)
Egilea(k):
Marcoquín, José Manuel
Goikoetxea, Juan Inazio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1967 III-IV Geldi ta itsu
Orrialdea:
83-85

Txakurtxoa

 

Jose Manuel Marcoquin

euskaratzailea: Gaztelu

 

 Guziz eskas da giza-maiña,

 bein baño geiagotan

 uste eztana gerta baita.

   Goiz batean eiztari bat

 mendira irten zan,

 Dianak iñoiz izandako

 ikasle usnadun onena.

   Oianzai, aizkatzale,

 balaztari ta eiza-mutil

 andana aundi

 atzetik ba zeraman.

   Guztiak bear diran armaz

 orni-orni dijoaz,

 eta mota askotako

 usna-txakur azkar ba daramatzi,

 azi oneko zaldi,

 basa-turuta ta

 Moratin jaunak «Eiza» liburuan

 eskatzen duen guzi.

   Laster aizatzen dute eiza bat,

 basurdetzar izugarri,

 buztana aidean, xixtuz doana,

 sasiak urratuki.

 An dijoaz denak zalapartan

 zerri pizti aren atzetik;

 baiñan alperrik,

 denak ditu naasteka:

 baraldi, joan-etorri,

 lasterketa, itzulaldi,

 an daramate egun osoa

 leia bizian dubarik.

 Eta piztiak eiztari aiei

 nola iges egin zien

 irakurleak ba dakitelarik,

 entzun dezate orain gertatu zana,

 eta arrigarri bada ere,

 gezurra danik ez dezatela pentsa,

 ikusia baitu kontatzalleak.

   Egun artan inguratutako

 mendixka baten oñean

 atso zar bat bizi zan

 zakur-zaunka aditu zuena;

 ta festa ura zertan zan

 jakin naiean,

 aldapa gora ba zijoan

 illunabar aldean,

 eta berarekin txakur txiki bat...

   Baiñan, aurrera egin gabe,

 bear degu alditxo baten

 aren berri orain eman:

 makurretan len-txakurra,

 bere lurrean ugolde-aurreko

 jotzen zutena;

 mearra zan piztia,

 txakurretan mearrena,

 «erdi-txakur-oia-dalako»

 baten itzal-aztarna;

 ezkabizto zan..., oker diot,

 etzan ez txakur ezkabizto,

 ezkabi txakurrezko zan

 animali itxuran;

 zan, gañera, ank-oker,

 arnas-ots baten lurrean zan,

 ez txakur, ezer ere

 etzala diteke esan.

   Atsoa, bada, zarata ikusmin

 ba zijoan menditxkara

 txakurra lagun zuela,

 berdin bakarrik joatea zana.

   Estropuz, zijoan leku berean

 basurdea gordea zan,

 menturaz orrela eriotzari

 iges egin ustean;

   andik, ordea, jenderik

 ba zebillela aditzean

 zuur zala zerizkion

 ank-egitea bertan;

   atsoak, orduan, malda zear

 iges zijoala ikustean,

 «Xa!» alegiaz esan-da,

 an dijoa txakurra, an.

   Eta txakur erkitu arek,

 txakur-izanaren itzal arek,

 ez txakur, ezer ez zala

 esana degun arek,

   bai, txakur-puxka arek,

 erotzeko gauza da,

 basurde piztitzar ura

 etzuen atzeman aal izan.

 

 


inprimatu