inprimatu
Sorgiņa eta mutil sendua
Izenburua:
Sorgiņa eta mutil sendua
Sinadura:
Balendin Enbeita
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Balendin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1967 III-IV Geldi ta itsu
Orrialdea:
77-78

Sorgiņa eta mutil sendua

 

B. Enbeita

 

           Sorgiņak:

 Egun argitan lo egiten dot,

 Baiņa gaba da neuria.

 Siņistu ez arren, askok artzen dau

 Sorgiņaren arduria;

 Arro samarrak nire lepotik

 Dauke barre-egin guria,

 Baiņa Sorgiņan gomuta onek

 Kentzen dautse loguria.

 

           Mutillak:

 Egun guztian lo zorroan ta

 Gaba zeuria bakarrik;

 Nik gau orretan lo egiten dot,

 Ezbadot ibil bearrik;

 Noizik noizera juanagaitik

 Gaur arte ez dot okerrik;

 Niregan ezta sekulan sortu

 Atso sorgiņen bildurrik.

 

           Sorgiņak:

 Atzo ondiņo izan zenduzan

 Une larri ta estuak,

 zure aurrian ikusiagaz

 Sorgin zarraren saltuak.

 Tentau zenduzan Ama Karmengo,

 Zeruko santa-santuak.

 On aundirikan ez eutzun egin

 Atzo gaubeko sustuak.

 

           Mutillak:

 Zure saltuak ez dira izango

 Orrenbesteko altsuak.

 Zure beso ta txanka me orrek

 Ezin izan indartsuak,

 Gau beranduan egiņagaitik

 Ikaratzeko zantzuak.

 Zer egin leike egun argitan

 Ibili ezin dan atsuak?

 

           Sorgiņak:

 Bada ezpadan ez nagizula

 Emen salatu larregi,

 Atzo gaubian zetan ez dala

 Parkatu neutzun geiegi.

 Entzun egizuz Sorgin zar onen

 Bildurgarrizko bi egi:

 Daukazun dana kenduko dautzut

 Eta kakuan eskegi.

 

           Mutillak:

 Zure irrintzi eta orruak

 Eragin dauste gogaitu,

 Alakon baten makilla bataz

 Egingo zaitut garbitu;

 Zure azur ta azal zimelez

 Txakurra egingot loditu,

 Orduan zure sorginkeriak

 Egingo dira amaitu.

 

           Aita zarrak:

 Sorgin kontuan asko entzun dot

 Txikitxutatik onaiņo,

 Baiņa olango sorgin klaserik

 Ez dot ikusi ondiņo.

 Mundu kazkarrai begiratuta

 Aita zar onek au diņo:

 ĢGaur bere sorgin geiago dala

 Pagatzaille onak baiņoģ.

 

 


inprimatu